martes, 1 de diciembre de 2009

Athleticek 4 gol sartu zituen Almerian eta Uefatik puntu batera dago


Partidu zaila espero zen Caparrosen mutilentzat, baina azkenean ez zen izan hanbesterako. Izan ere, lehoiek eragin handia izan zuten estrategiazko jokaldietan.

Lehenengo gola Javi Martinezek sartu zuen, Yestek jaurtitako falta baten ondorioz. 5 minutu geroago, korner baten ostean, Ustaritzek Diego Alvesen atea zulatu zuen berriro, markagailuan bigarrena jarriz.

Atsedenaldi ostean, Llorentek, buruarekin, hirugarrena sartu eta talde zurigorriari lasaitasuna eman zion. Minutu batzuk pasa eta gero, De Marcosek, kontraeraso on baten ondorioz laugarrena sartu zuen. Azken minutuetan Uchek penalty baten ondorioz gola sartu zuen, baina ez zen ezertarako balio.

Azkenean partidua 1-4 amaitu zen, eta hiru puntu horiekin Athleticek ez du bidea galtzen.

0 comentarios: