domingo, 20 de diciembre de 2009

Madrilek “set” bat sartu zion Zaragozari


Atzo Madrilek argi utzi zuen aurtengo txapelketa irabazi nahi duela. 6 gol sartu zituzten Zaragozaren kontra.

Oso azkar sartu zuten lehenengoa, Higuainek sartuta. Aurrelari argentinarrak denboraldi oso ona egiten ari da, eta horrek Madrilen eragina izaten du.
Lehenengo zatia amaitu baino lehen, beste bi gol ailegatu ziren, Van der Vaart erdilari holandarrak sartutakoak. Hiru gol honekin, partidua epaituta zegoen, baina, talde madrildarrak ez zegoen ase, eta bigarren zatia jaiarekin jarraitu zuten.

Higuainek bere bigarren gola sartu zuen, gol ikusgarria, gainera. Gero, Cristiano Ronaldok bosgarrena sartu zuen, jokaldi on baten ondorioz. Azkenean, bigarren zatian ateratako Benzemak seigarrena sartu zuen, “set”-a osatuz.

Partidua 6-0 amaitu zen, baina, Madrilek gol gehiago sartu ahal izan zituen. Emaitza honekin Madrilek bigarren postuan jarraitzen du, Bartzelonaren atzean.


0 comentarios: