domingo, 13 de diciembre de 2009

Muniainek Zaragoza osoarekin amaitu zuen


Athleticek atzo lortu zuen beste garaipen bat kanpoan,La Romareda futbol zelaian, eta honekin UEFAn sartzeko borrokan jarraitzen du, Mallorka eta Deportivoren atzean.

Bi taldeak, Zaragozak eta Athleticek ez zuten ondo hasi, eta hori dela eta, partidua nahiko flojo hasi zen. Ez zeuden ia ia abagunerik. Falta bat bota ostean Gurpeguik Zaragozaren atea zulatu zuen, baina epaileak ez zuen eman, jokoz kanpo izan zelako.

Partidua huts eta huts ailegatu zen atsedenaldira. Baina, Caparrosek Muniain gaztea atera zuen zelaira, eta Athleticek hori somatu zuen. Bi golak berari esker ailegatu ziren. Lehenengoan jokaldi on bat egin, baloia areara zentratu eta San Jose gazteak gol ikaragarria sartu zuen eskuadratik, burukada on baten ondorioz.

Gol ostean, Zaragozak erasotzen hasi zen, baina talde zurigorriak kontraeraso batean bigarren gola sartu zuen. Gola Susaetak sartu zuen, Muniainen beste jokaldi on baten ondorioz. Denbora askorako lehoia daukagu hemen Muniainekin.

Azken minutuetan Diogok Zaragozako gola sartu zuen, baina azkenean Athleticek garaipena lortu zuen, 1-2, eta gero eta sendoago ikusten gaude talde zurigorria. Itxaropentsu gaude denboraldi honekin.

0 comentarios: