lunes, 14 de diciembre de 2009

Betis 3 Partida erreza izan zuten Sevillarrek. Orain Betis igoerako
Gimnástic 0 postuetan sartzen da, liderrataz sei puntuetara.

Celta 2 Partida berdintsua jokatu zuten biek, nahiz eta erasoan
Elche 1 Galiziarrek gehiago asmatu zutenez garaipena etxean geratu zen.

Cádiz 0 Partida aspergarria, aukera askorik gabeko partida,
Las Palmas 0 berdinketa izan zen emaitzarik onena, inork ezin baitzuen irabazi.

Real Unión 1 Pena, Euskaldunek lan handia egin ostean berdinketa bakarrik
Huesca 1 erdietsi izana, gehiago merezi arren, golak sartzen ez duenak...

Cartagena 3 Ikusgarria, igotzeko aukerak dituzten taldeena. Pena
Salamanca 4 partida 90 minutukoa izatea honelako partida gehiago behar ditugu.

Castellón 0 Partida zaila, liderra eta azkenak izan arren, zelaian
R. Sociedad 1 Castellon izan zen nagusi, Realak gola bat sartu eta atzera.

Rayo 4 Rayok igoerako trena ez du galdu nahi eta partida serioa
Numancia 1 jokatu zuen beste talde boteretsu baten aurka. Emaitza justoa.

Hércules 2 Bi gol eta jokurik ez, partida aspergarria bi taldeen artekoa
Girona 0 ez dirudi Herculesek igotzeko aukerak dituenik joku horrekin.

Recreativo 0 Recreativok gehiago merezi zuen, baina futbolean barkatzen
Córdoba 0 duenak garesti ordaindu ohi du...

Albacete 1 Partida fisikoa, oso borrokatua, non huts batek garaipena eman
Levante 0 zein etxekoei.

Villarreal B 2 Azken unean erabakitako partida. Biek ongi borrokatu arren
Murcia 1 etxekoek irabazi, berdinketa izango zen justuena.

Sailkapena

1 R. Sociedad 32
2 Hércules 30
3 Betis 26
4 Cartagena 26
5 Salamanca 26
6 Rayo 24
7 Elche 23
8 Numancia 23
9 Córdoba 23
10 Villarreal B 23
11 Levante 22
12 Gimnástic 22
13 Recreativo 21
14 Las Palmas 19
15 Albacete 19
16 Huesca 18
17 Celta 18
18 Cádiz 18
19 Girona 17
20 Real Unión 16
21 Murcia 13
22 Castellón 11


Reala ihesean dabil goiko postuetan, aste honetan beste garaipen batekin eta besteek porrotarekin sei puntuko aldea lortu dute. Gipuzkoarren gain, hainbat talde daude igoerako postuetako lehian, benetan aurtengoa oso lehia interesgarria izango da, hamar talde baitaude igoera postuetatik hiru puntuetara, hau da hau berdintasuna!

Behean ere gauzak ez daude horren gaizki ere bederatzi talde daude jeitsierako postuetatik hurbil, oraindik goiza bada ere, inork ezin du lasaitu, edozein porrot orain ezer ez bada ere, geroago jeitsiera edo ihes egiten duen igoera izan baiteke.

Beraz hau da hau liga berdintsua duguna bigarren mailan ere, esan genezakegu bigarren maila, europako lehen hamar ligen onenean aurkitzen dela, nahiz eta bigarren maila izan, kalitate handiko liga bat da eta jende askok hori ez daki!

Hurrengo astean izango dira partida garrantzitsuak, berri gehiago astean zehar.

0 comentarios: