
Urteko partidua zen: Bartzelonak Madrilen kontra Camp Noun. Partidu ikusgarria espero zen, eta beti bezala, ez zuen damutu.
Partidua bizi-bizi hasi egin zen, bi taldeen jokaldi askorekin. Baina jokaldi horiek ez ziren golak bihurtu eta berdinketarekin ailegatu ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian Guardiolak Ibrahimovich atera zuen zelaira Henryren ordez, eta aldaketa hori erabakigarria izan zen. Suediarrak gol ikusgarria sartu zuen Dani Alvesen pase baten ostean.
Gola eta gero, Madrilek gogor jo zuen Bartzelonaren atearen kontra, baina markagailua ez zen mugitu eta talde katalanarrak liderra kokatu zen berriz ere.
lunes, 30 de noviembre de 2009
Bartzelonak "klasikoa" irabazi zuen
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
3:48
0
comentarios
Etiquetas: BBVA Txapelketa
lunes, 23 de noviembre de 2009
Athleticek puntu garrantzitsua lortu zuen San Mamesen

Jardunaldiko partidurik garrantzitsuena zen, Athletic Bartzelonaren kontra, eta bi taldeek ez zuten huts egin.
Ulertzen den bezala, talde katalanarrak partiduaren kontrola zeukan, Xavi eta Iniesta jokalari apartak direlako, eta haien kontra egitea oso erraza ez delako.
Bartzelonak hainbat abagune izan zituen talde zurigorriaren atean, baina ez zuen gola sartu lehenengo zati osoan zehar.
Bi taldeak hutsekoarekin heldu ziren bigarren zatira, eta, 54. minutuan Dani Alvesek, talde katalanaren atzelaria gola sartu zuen, Xaviren jokaldi on bati esker.
Baina lehoiak ez zuten atzera egin, eta Toquerok, Alvesen huts bati esker, gola sartu zuen, berdinketa markagailuan jarriz.
Aipatzekoa da, baita ere, Messik mina hartu zuela hankan, eta horregatik zelaitik atera behar izan zuen.
Azkenean 1-1 amaitu zen partidua eta horri esker Madrilek liderra jarri zen BBVA txapelketan.
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
11:52
0
comentarios
Etiquetas: BBVA Txapelketa
Balentziak gogor jarraitzen du BBVA txapelketan
Atzo Reyno de Navarra futbol zelaian Osasunak Balentziaren kontra jokatu zuen. Partidu oso garrantzitsua zen bi taldeentzat, baina azkenean garailea betikoa izan zen, talde balentziarra.
Partidua hasi bezain laster Villak baloia harrapatu eta taekwondo ostikada batekin izugarrizko gola sartu zuen, 1 eta hutseko markadorea jartzen zuena.
Balentziak ondo menperatzen zuen partidua, eta Osasunak ez zituen abagunerik. Orduan, Albeldak, baselina ikaragarri bat egin zion Ricardori, talde nafarraren atezainari, eta atea oso ondo zulatu zuen.
Horrela ailegatu ziren bi taldeak atsedenaldira, eta hasi bezain laster beste gol balentziarra heldu zen , kasu honetan Marchenak izan zen ezusteko golegilea, jaurtiketa gogor batekin hirugarrena jarri zuen markagailuan.
Baina Osasunak ez zuen atxera egin eta Massoud zelaira zuen Camachok. Horrek partidua guztiz aldatu zuen, eta jokalari Iraniarraren gola ekarri zuen. Talde gorria itxaropentsu zebilen, baina azkenengo minutuetan bi jokalari zelairik bota zituen epaileak eta horrekin haien ametsa amitu zen.
Azkenean, norgehiagoka 1-3 amaitu zen, eta Balentziak beldurra sartzen saiatzen dago txapelketa honetan.
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
11:42
0
comentarios
Etiquetas: BBVA Txapelketa
lunes, 9 de noviembre de 2009
Betiko istorioa jarraitzen du
Madrilek Atletico Madrili irabazi zion 2-3 pasaden larunbatean Vicente Calderón futbol zelaian.
Partidua oso ondo hasi zen talde zuriarentzat. Kaká, jaurtiketa on baten ondorioz, lehenengo gola sartu zuen. Madrilek partiduaren kontrola zuen eta talde zurigorriak ez zuen asko egiten. Orduan, 24. Minutuan, Marcelok, angelu barik, bigarrena sartu zuen.
Markagailu horrekin ailegatu ziren atsedenaldira. Norgehiagoka berdin jarraitu zuen, baina, 64. Minutuan Pereak izugarrizko hutsa egin zuen eta Higuain, horretaz baliatuz, hirugarrena sartu zuen. 0-3 zebilen partidua eta ez zen ikusten aldatuko zirenik,
Baina, Aguerok zelaira atera bezain laster Sergio Ramos kanporatu zuen epaileak, jokalari argentinarrari falta bat egin ondoren. Orduan, talde zurigorriak hobeto jolasten hasi zen, eta bi minutuetan, 78. Eta 80.enean bi gol sartu zituen, lehenengoa Forlan eta bigarrena Aguerok.
Azken hamar minutuetan Atletiko Madril gogor jokatu zuen, baina azkenean ez zuen berdintasunaren gola sartu eta horrela amaitu zen partidua.
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
6:04
0
comentarios
Etiquetas: BBVA Txapelketa
Partidu kaskarra egin arren aurrera goaz
Partidua nahiko motel hasi zen atzo Sardinero futbol zelaian. Bi taldeek ez zuten idei garbirik eta hori nabaritu zen jokoan. Racingek Athleticek baino hobeto jokatzen zebilen, baina ez gehiegi. Hainbat abagune izan zituzten, baina garrantzi gabekoak izan ziren, Iraizozek denak gelditu zituen eta.
Lehenengo zatiaren erdialdean, falta bat atera ondoren, Gurpegik azkar egon zen eta atea zulatu zuen, burukada on baten ondorioz. Racingek berdin jarraitu zuen baina ez zuen egin gauza garrantzitsurik, eta lehoiek berdin jarraitzen zuten, atea ondo defendatzen eta joko pobre bat eginez.
Horrela ailegatu ziren bi taldeak bigarren zatira, eta horrela jarraitu zuten partidua amaitu arte. Abagune gutxi zeuden, joko guztian erdialdean zegoen eta horrela ez da ailegatzen inora.
73. minutuan Ion Velez Racing-ren arean sartu eta penaltya egin zioten. Orduan Iraolak joan zen jaurtiketa egitera eta gola sartu zuen. Azkenean partidua 0-2 amaitu zen.
Athleticek partidu kaskarra egin zuen, baina azkenean garaipena eskuratu zuen eta hori da garrantzitsuena. Dagoeneko, sailkapenaren 8. Postuan dago 16 punturekin.
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
6:04
0
comentarios
Etiquetas: BBVA Txapelketa
Lehoiak garaipen garrantzitsu bat lortu zuten Atletiko Madrilen kontra
San Mamés guztiz beteta zegoen partidu hau ikusteko. Athleticeko zaleak itxaropentsu zeuden partidu honekin, eta talde zurigorriak ez zuen huts egin.
Partidua oso bizkor hasi zen, bi taldeek azkar jokatzen zuten, beti gola sartzeko helburuarekin. Jaurtiketa asko egon ziren baina atezainek oso ondo gelditu zituzten guztiak.
Athleticek arrisku handia zeraman kontraerasoan, baina partidu horretako gol bakarra ez zen horrela sartu. Falta baten ondorioz, Javi Martinezek burukada on bat eman eta lehoien gola sartu zuen.
Lehenengo zatia berdin jarraitu zuen, baina, bigarren zatian Madrilgo taldeak ondo jokatzen hasi zen eta arrisku asko sortu zuen Athleticen atean. Forlan eta Aguerok zutoinera bota zuten baloia bi alditan, baina gau horretan baloia ez zuen nahi talde bilbotarraren atean sartzea.
Azkenean norgehiagoka 1-0 amaitu zen eta honekin talde bilbotarrak urrezko hiru puntu lortu zituen, 13 puntura ailegatzerako balio direnak.
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
6:02
0
comentarios
Etiquetas: BBVA Txapelketa