San Mamés guztiz beteta zegoen partidu hau ikusteko. Athleticeko zaleak itxaropentsu zeuden partidu honekin, eta talde zurigorriak ez zuen huts egin.
Partidua oso bizkor hasi zen, bi taldeek azkar jokatzen zuten, beti gola sartzeko helburuarekin. Jaurtiketa asko egon ziren baina atezainek oso ondo gelditu zituzten guztiak.
Athleticek arrisku handia zeraman kontraerasoan, baina partidu horretako gol bakarra ez zen horrela sartu. Falta baten ondorioz, Javi Martinezek burukada on bat eman eta lehoien gola sartu zuen.
Lehenengo zatia berdin jarraitu zuen, baina, bigarren zatian Madrilgo taldeak ondo jokatzen hasi zen eta arrisku asko sortu zuen Athleticen atean. Forlan eta Aguerok zutoinera bota zuten baloia bi alditan, baina gau horretan baloia ez zuen nahi talde bilbotarraren atean sartzea.
Azkenean norgehiagoka 1-0 amaitu zen eta honekin talde bilbotarrak urrezko hiru puntu lortu zituen, 13 puntura ailegatzerako balio direnak.
lunes, 9 de noviembre de 2009
Lehoiak garaipen garrantzitsu bat lortu zuten Atletiko Madrilen kontra
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
6:02
Etiquetas: BBVA Txapelketa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario