jueves, 31 de diciembre de 2009

Urteko onenak, gure gaboneko oparia!

Gaur, Abenduak 31, bideo batzuk jarriko dizkizuegu, munduko jokalari onenak ikusteko. Espero dugu zuen gustuko izatea, eta hurrengo urtean berdin jarraitzea. Besterik gabe, zorionak eta urte berri on!

MESSI: aurrelari argentinarra munduko onena bezala izendatu dute, eta zeozerengatik izango da ezta? Zuek erabaki:



CRISTIANO RONALDO: harroputsa dela dirudi bai, seguraski horrela izango da, baina, futbolean jokatzen ez da normala:



ROONEY: Manchester United-eko jokalari gazteak urte guztietan berdin doa, gol asko sartuz, benetan desberdina da:



DROGBA: areako harrapari onena da, beti dago erne, baloiaren bila. Aurten, berari esker, Chelseak Premier Leagueko lehenengo postuan dago:



ETO`O: Bartzelonan egondako aurrelari Kamenrundarra aurten Inter De Milanen dago, dakiena egiten: golak sartzea.



BERBATOV: aurrelari bulgariarrak Manchester United-en jokatzen du. Jokalari handi eta teknikoa da, goza ezazue:

Ingalaterran ez dago deskantsurik

Atzo jokatu zuten berriz Manchester United-ek eta Arsenal-el partiduak, Wygan eta Porsmouth-en kontra, hurrenez hurren.

Lehenengoek 5-0 irabazi zuten Old Trafford-en, bost golegileei esker: Rooney, Carrick, Rafael da Silva, Berbatov eta Valencia. Gorriek partidu osoa haien kontrolpean eduki izan zuten, eta hori argi geratu zen markagailuan. Garaipen honekin Menchester United-ek 43 puntu darama, Chelseak baino bi puntu gutxiago.



Arsenal-ek, berriz, garaipen garrantzitsu bat lortu zuen Porsmouthen zelaian. Londreseko taldeak ez zuen faltan bota Cesc Fabregas, eta joko on batekin erraz kontrolatu zuen partidua. Eduardo da Silva, Nasri, Ramsey eta Song izan ziren golegile "Gunners"-en taldean, beste aldean, Belhadj izan zen. Honekin Arsenal-ek sailkapeneko lehenengo postuetan egonkortzen da, 41 puntuekin.

Neguko fitxajeak...

Urtea amaitzear doa eta urte berria berriz hastera. Urte berriarekin, urtero bezala neguko fitxajeak egiteko epea zabaltzen da eta beraz taldeentzat ezinbestekoa izaten da beraien taldea erreformatzea.

Aurten asko entzun da fitxajeei buruz, Cesc, Robinho edo besteren bat izango direla Bartzelonako fitxajeak, Real Madrilen Peperentzat ordezkoa aurkitzen ari direla....
Bestalde liga ez dira bi talde hauek bakarrik aritzen eta beste taldeek ere zeresana eman nahi dute hemendik amaierarate, beraz hainbat fitxaje egingo dituztela nabariko da.
Beraz ikusiko dugu ea zenbat diru gastatzen dituzten oraingoan gure futbol taldeak, zeren orainarteko zenbakiak oso harrigarriak direlako.

Epea urtarrilaren 1 etik 31era dago zabalik, beraz hilabete osoa fitxatzeko, a ze pagotxa!

lunes, 28 de diciembre de 2009

Boxing day, zergatik ez hemen?


Hasteko esan "Boxing day" delakoari deitzen diotela ingalaterran egiten duten gabonetako futbol partidei. Hauek gabonetan ez dituzte oporrik izaten, gainera hainbat jardunaldi gehiago jokatzen dituzte ohikoak baino. Hau gure iritziz oso polita da, honela urtean zehar partidak ikustera joan ezin dituzten zaleentzat pentsatua dago, eta horregatik jende asko joaten dire hauek ikustera.

Espainian aldiz, ez dago jardunaldirik eta horregatik taldeak oporraldiak izaten dituzte, normalean aste bateko oporrak izaten dituzte. Honela urtean zehar partidak ikustera joan ezin duten pertsonak, ezin dute futbola zuzenean ikusi. Hau tamalez honela gertatzen da eta gure iritziz munduko futbol ligarik onena izateko, hainbat zehaztasun gehiago landu behar dira, adibidez hau.

Hau ez da gertatzen espainian gabonak sakratuak omen direlako, baina ez da hala. Saskibaloian aldiz, aste honetan hiru partida jokatuko dituzte taldeek, beraz norentzat da sakratua?

Esaten duten guzti hori gezurra da, oporrak hartzen dituzte nagusiek hala nahi dutelako eta ez herrialdean jai delako.

martes, 22 de diciembre de 2009

Comunioko puntuak: 15. jardunaldia

Real Madril

Casillas 2
Sergio Ramos 10
Albiol 6
Garay 6
Arbeloa 10
Lass 6
Diarra 6
Marcelo 10
Van der Vaart 18
Higuain 16
Cristiano Ronaldo 14
Benzema 9
Granero 2
Raúl 2

Zaragoza

López Vallejo -2
Diogo -2
Ayala -2
Pavón -2
Paredes -2
Abel Aguilar -2
Ponzio -2
Ander Herrera 2
Pennant -2
Arizmendi -2
Lafita 2
Jorge López -2
Ewerthon -2
Braulio s.c

Athletic

Iraizoz 2
Iraola 10
San José 6
Ustaritz 6
Castillo 2
Gurpegi 10
Orbaiz 2
Javi Martínez 10
Yeste 10
Toquero 2
Llorente 9
De Marcos 2
Muniain s.c
Gabilondo s.c

Osasuna

Ricardo 2
Azpilicueta 2
Sergio 2
Josetxo 2
Oier -2
Puñal 2
Nekounam -2
Camuñas -2
Juanfran -2
Masoud -2
Dady 2
Portillo -2
Calleja s.c
Vadocz s.c

Sevilla

Palop -2
Konko -2
Sergio Sánchez -2
Escudé -2
Fernando Navarro 2
Navas 6
Zokora -2
Romaric 2
Perotti 2
Koné 2
Kanouté 2
Negredo 5
Renato 2
Capel s.c

Getafe

Codina 6
Cortés 2
Cata Díaz 2
Mario 2
Mané 2
Boateng 2
Parejo 2
Pedro León 6
Gavilán 6
Albín 6
Soldado 16
Manu del Moral 2
Belenguer 2
Celestini s.c

Tenerife

aragoneses 2
juanlu 6
sicilia 2
manolo 2
bellvis 6
ricardo león 6
mikel alonso 6
kome 2
alfaro 6
ayoze 6
nino 9
culebras 2
ángel 2
roman martinez s.c.

Atletiko Madril

asenjo 10
ujfalussi 2
perea 2
juanito -2
dominguez 2
assunçao 2
cleber santana 2
maxi rodriguez 2
simao 2
jurado 10
forlan 2
raúl garcía 2
sinama pongolle -2
pablo s.c.

Deportivo

aranzubia 2
manuel pablo 2
colotto 6
lopo 6
filipe luis 2
a.tomás 2
sergio 2
juan rodriguez 2
valerón 6
guardado 2
adrián 6
pablo álvarez 2

Valencia

cesar 2
miguel 2
alexis 6
dealbert 2
bruno 2
albelda 6
baraja 2
joaquin 2
banega 6
mata 2
villa 6
j.alba 2
fernandez s.c.

Vila-Real

diego lópez 2
javi venta 6
godin 6
marcano 2
capdevilla 2
cani 2
bruno 6
senna 2
pires 2
rossi 9
llorente 9
cazorla 2
david fuster 2
nilmar 2

Racing

coltorti 6
morris -2
henrique 2
torrejón 2
cristian 2
munitis 2
colsa 2
lacen -2
serrano 2
tchité -2
xisco -2
oriol 2
arana 2
geijo 2

Malaga

munua 10
manolo 2
gámez 6
ivan 6
manu 2
apoño 2
juanito 2
fernando 6
duda 6
baha 2
obinna 2
luque 2
forestieri 9
pedrito 2

Mallorka

aouate -2
josemi 2
nunes 2
ramis 2
ayoze 2
mario suárez 2
martí 10
j.álvarez 10
castro 2
keita 2
aduriz 2
victor 2
rubén 2
webó 2

Valladolid

justo villar 6
barragán 2
cesar arzo 6
nivaldo 11
marcos 2
borja 6
a.rúbio 6
pelé 6
canobbio 2
manucho 2
diego costa 10
medunjanin 14
bueno 2
baraja s.c.

Sporting

juan pablo 2
lora 2
botia 2
gregory 6
j.ángel 2
michel 6
rivera 2
l.morán 10
de las cuevas 6
diego castro 6
barral -2
maldonado 2
matabuena s.c.

Espanyol

kameni 6
roncaglia 2
pareja 6
victor ruiz 6
chica 2
moises hurtado 6
javi márquez 14
luis garcía 2
verdú 10
callejón 2
iván alonso 2
coro 6
baena s.c.
ben sahar s.c.

Almeria

diego alves 6
michel 2
acasiete 2
chico 2
cisma 2
m´bami 2
bernardello 2
juanma ortiz 2
soriano 2
piatti -2
kalu uche -2
nieto -2
josé ortiz -2
goitom -2

Messi: 2009ko erregea

Atzo ospatu zen Fifa World Playeren sariaren emanaldia Zurichen. Ez zen egon ezustekorik, eta, espero zen bezala, Messik aurtengo Fifa World Player-a irabazi zuen. Normala da, 2009. urtean Messi eta Bartzelonarentzat ezinhobea izan da: 6 tituluak irabazi ditu (Liga, Errege kopa, Champions, Espainiako Superkopa, Europako Superkopa eta Kluben mundiala), eta horrez gain, talde katalanaren izarra izan da, gol asko sartuz.



Baina, ez zen bakarrik sari hori eman. Puskas saria eman zen, gol onena sartzen duen jokalariari ematen zaiona, alegia. Kasu honetan, Messi ez zen garaile atera, Cristiano Ronaldok Oportoren kontra sartu zuen gol ikusgarria irabazi zuelako. Gol horren atzean Iniestak Stamford Bridgen sartutakoa egon zen. Hemen dago Cristianok sartutako gola:



Horrez gain, urte honetako jokalari onenen zerrenda eman zen baita ere. Honako jokalari hauez osatuta dago: Iker Casillas (Real Madrid), Dani Alvés (Barcelona), John Terry (Chelsea), Nemanja Vidic (Manchester United), Patrice Evra (Manchester United), Xavi Hernández (Barcelona), Andrés Iniesta (Barcelona), Steven Gerrard (Liverpool), Lionel Messi (Barcelona), Cristiano Ronaldo (Real Madrid) eta Fernando Torres (Liverpool).

Bide onetik...




1 R. Sociedad 35
2 Hércules 33
3 Cartagena 29
4 Rayo 27
5 Betis 26
6 Numancia 26
7 Salamanca 26
8 Gimnàstic 25
9 Elche 23
10 Córdoba 23
11 Villarreal B 23
12 Levante 22
13 Albacete 22
14 Huesca 21
15 Recreativo 21
16 Las Palmas 20
17 Girona 20
18 Celta 19
19 Cádiz 19
20 Real Unión 16
21 Murcia 14
22 Castellón 11


Bigarren mailan badirudi lehen mailan antzera lehen postuetan gauzak pixkanaka-pixkanaka argitzen doaztela. Batez ere hora da Donostiako Real Sociedad taldeak erakutsi nahi diguna, beraiek lehen postuan afinkatzen ari direla. Iadanik badoaz hainbat jardunaldi sailkapeneko lehen postuan, inork ere gelditu gabe. Aste honetan hirugarren sailkatuaren bisita jaso arren hor jarraitzen dute, beti goian. Hori gutxi balitz, Herculesek eta Cartagenak ez dute hutsik egiten eta hauek dira orain igoerako postuetan aurkitzen diren taldeak. Hirurek dute abantaila bat laugarren sailkatuarekiko, baina donostiarrek dutena zortzi puntu, askotxo direla uste dute guztiek eta horregatik bilakatu dira ligako talderik indartsuenean.

Hala ere ez dute oraindik ezer lortu, denboraldia luzea da eta aldea aldiz txikia, baina bide horretan jarraituz gero... Hiru talde horiez gain hor daude Betis eta Rayo Vallecano taldeak ere igoerako postu horiei uko egin gabe. Ixilean ere beste hiru talde ere lehian sartu dira (Numancia, Salamanca eta Gimnastic) Cartagenatik lau puntutara soilik daudelarik.

Igoera postuak oso garesti daude aurten, inork gutxik hutsegiten baitu eta horregatik guztiak daude sailkapenean hurbil.

Jeitsiera postuetan aldiz, lehia ere ikusgarria da, lehen aipatutako Gimnastik sei puntutara bakarrik baitago jeitsierako postuetaz. Beraz edonork bi aste jarraian kale eginez gero jeitsierako postuetara hurbil daiteke. Oraindik goiz bada ere txapelketa honetan ere berdintasuna ikusiko dugu hemendik amaierararte.

Jende gutxik jarraitzen du bigarren maila eta beraz gutxik dakite bertan dagoen maila. Liga hau, europako onenen artean egon zitekeen, kalitate aldetik bertako hainbat baino askoz ere hobeagoa baita, bestela begira Betis, ihaz lehen mailan zuen talde berarekin ez da gai igoera postuetan mantentzeko.
Beraz noizbehinka bada ere, ona da bigarren maila honi kasu egitea eta ez denboraldi amaieran esatea Erreala igo dela jakitea. Liga honetako partidak oso lehiakorrak izaten dira eta ikusgarriak, lehen mailako batzuk baino askoz ere politagoak.

Real Madrid Bartzelonaren arrastoan...




1 Barcelona 39
2 Real Madrid 37
3 Sevilla 30
4 Valencia 29
5 Mallorca 27
6 Deportivo 27
7 Athletic 26
8 Getafe 24
9 Villarreal 21
10 Sporting 20
11 Valladolid 16
12 Osasuna 16
13 Espanyol 16
14 Tenerife 15
15 Atlético 14
16 Racing 13
17 Almería 13
18 Málaga 12
19 Zaragoza 12
20 Xerez 7



Bartzelonak ezin du ihes egin sailkapenean eta horren ondorioa da larunbatea Real Madriden garaipenaren ostean, berriz ere bi puntuetara hurbildu direla Madrildarrak.
Honenbestez, ligako lehen bi postuak bi talde hauentzat izango direla dirudi, bi hauek ligak inoiz izan dituen bi talderik onenak direlako. Iada zazpi puntuko aldea lortu dute hirugarren sailkatuarekiko eta nahiz eta oraidik asko geratzen den, zaila izango da hauengana heltzea.

Champions leagueko beste bi postuengatik aldiz lehia handia izango da, bost talde baitaude sei puntuko errenta txiki batean bi leku horiek lortzeko. Europa leagueko bi postuengatik ere lehia handia izaten jarraitzen du, goiko taldeak deskuidatuz gero lehia honetara jeitsi baitezakete.

Aldiz, garai hauetan ohikoak izaten diren beldurrak beheko postuetan daude, bertan hamar talde daude (nahiz eta besteek ere ezin duten deskuidatu) jeitsiera postu horietatik ihes egiteko lehian. Talde hauek bederatzi puntuko errenta batean daude, baina lehen bederatziak aldiz lau puntuko aldea besterik ez dago.

Beraz honek esan nahi du lehia oraindik ere polita izaten jarraituko duela, zerbaitengatik omen da munduko ligarik onena geurea. Honela orain batzuko gustora egongo dira gabonetako oporretan, merezi dutelako, baina besteak aldiz,...

lunes, 21 de diciembre de 2009

Zuzenean BBVA Txapelketara...





Partida zaila zuen bigarren mailako liderrak, hirugarren sailkatuaren bisita baitzuen. Hala eta guztiz ere donositarrak oso ongi aritu ziren eta honela garaipena etxean ustea lortu zuten. Orain lidertzan jarraitzen dute baina laugarren sailkatua (Rayo Vallecano) zortzi puntuz atzean daude.

Nork pentsatzen zuen errealak gabonetako opor hauetara honenbesteko aldearekin iritsiko zela? Galdera hau ohikoa izan zen atzo Anoeta zutbol zelaian, zaleak ezin sinetsi baitzeuden taldearen bide ona. Inoiz baino gustorago daude taldearekin eta atzokoa ikusi besterik ez dago, zaleak inoiz baino gehiago bultzatu zuen taldeari nahiz eta hotz handia egiten zuen Donostian.

Partida oso ongi hasi ziren, partida hasi eta berehala sartu baitzuten lehen gola, nahiz eta epaileak baliogabetu zuen. Errealeko aurrelaria (Bueno) jokoz at baitzegoen baloia sareetara jaurti zuenean. Hala ere ez zituzten besoak jeitsi eta golaren bila joan ziren. Aukerak izan zituzten lehenago sartzeko baina ezinean aurkitzen ziren azken metroetan. Erreala nagusi bazen ere Betisek ere izan zituen hainbat aukera gola sartzeko baina Claudio Bravo oso fin aritu zen atea zaintzen.

Halako batean Buenok Xabi Prietoren erdiratze batetaz baliatu zen partidako lehen gola sartzeko. Irabazten joan arren gehiago nahi zuten eta aurrera joaten jarraitzen zuten. Honela, zaleak ere taldearekin bat egin zuen eta lehen zatiko azken minutuetan min gehiago ematen saiatu ziren.

Bigarren zatian, taldea ere nagusi zen, Betis gutxitan gerturatu baitzen Bravoren atera, baina egin zuenean arrisku handia zuten, Emana eta Sergioren jaurtiketek. Hala ere taldeak berera jarraitzen zuen, bigarrena behar zuten lasaitasuna lortzeko. Lasartek hainbat aldaketa egin zituen taldeari freskotasuna emateko eta halaxe egin zuen Griezman, Aranburu eta Markelen sarrerarekin.

Aldaketa horiek lasaitasuna lortu zuten Aranburuk Xabi Prietori emandako pasearen ostean donostiarrak gola sartu baitzuen. Gol horrekin zaleak Santo Tomas festa egun bat aurreratzea erabaki zuten eta Anoeta futbol zelaian hasi ziren taldea animatzen, inoiz ez bezala. Benetan irudi politak ikusi ahal izan genituen bigarren goletik amaierarte.

Irudietan ikus dezakezuen bezala, igandean larunbatean botatako elurrak Anoetako partida ez zuen galdu nahi, elur asko zegoen zelai gainean. Partida hasi baina ordu eta erdi lehenago hasi ziren elurra kentzen, partida normaltasun osoz jokatzeko. Azkenean lortu zuten elur gehiena kentzea, nahiz eta aldamenean eta zelaiko hainbat tokitan geratu zen. Inoiz ikusitako elurterik gehiena erori zen Anoetako zelaira eta hori ere ez zen oztopo izan errealarentzat.

Seigarrena etxean...


Pasaden larunbatean, kostata izan bazen ere Bartzelonak urteko seigarren titulua erdietsi zuen Abu Dhabi-n.

Aurrean arerio zaila ez bazen ere, Estudiantes-ekoak gogotsu irten ziren, ezer galtzeko ez zuten gisa. Argentinarrak sorpresa eman nahi zuten Bartzelonari titulua kenduz, baina azkenean Bartzelonaren nagusitasuna gailendu zen.

Partida zail jarri zen Bartzelonarentzat, hogeitahamaseigarren minutuan argentiarrak partidako lehen gola sartu baitzuten Boselliren eskutik. Argentinarrak izan zuen lehen aukera ez zuen gutzietsi eta baloia sare barrura bururatu zuen, Puyol eta Abidal-i aurre eginez, benetan gol ikusgarria.

Guardiolanarrek aurrera egin nahi zuten baina azken metrotan ez zuten aukerak aprobetxatzen eta honela zaila izaten da gola sartzea. Atsedenaldira bat eta hutsekoarekin iritsi baziren ere, Bartzelona zelaian nagusi zen, baina ez markagailuan.

Bigarren zatian, Guardiolak ere ez zuen asmatzen bere taldearekin, ezin zuten argentinarren atzealdea gainditu.
Bigarren zatian, golaren bila hainbat aldaketa egin zituen Guardiolak, baina hala ere ez zen berdinketaren gola iristen.

Partida bat eta hutsekoarekin amaituko zelakoan, han agertu zen Pedro, berdinketaren gola sartzeko partida amaitzeko hiru minutu eskas geratzen zirenean.

Partida berdinduta, luzapena jokatu behar zen partidako irabazlea nor zen jakiteko eta honenbestez Munduko kluben arteko Koparen irabazlea jakiteko.

Luzapenean Bartzelona izan zen nagusi eta Messik bularrez sartutako gola izan zen azkenean Kopa Bartzelonara ekartzeko gola.

Honenbestez, Bartzelona historiako talderik onena bilakatu da, inork gutxi lortu baititu urtean jokatzen diren 6 txapelketa ofizialeko txapelduna izatea. Bestetik Bartzelonak eskuratzen duen lehen Munduko kluben arteko Koparen, beraz beste goraipamen bat gehiago talde katalanarentzat.

domingo, 20 de diciembre de 2009

Partidu kaskarra Tenerifen



Gaur jokatu da Tenerife eta Athletiko Madrilen arteko partidua, 1-1 amaitu dena.
Oso azkar sartu du golak talde kanariarra, Ninoren bitartez, falta bat bota ostean.
Baina, talde madrildarrak berdinketako gola sartu du Juradok erdilari gazteak. Lehenengo zatian jokoa txarra izan da, baina Tenerifek beste gol bat sartzeko abagunea izan du, baina Ninok penaltya huts egin du.

Horren ondorioz, berdinduta ailegatu dute atsedenaldira. Bigarren zatian partidua berdin jarraitu du, eta bakarrik talde kanariarrak arrisku txikia erakutsi du, baina Sergio Asenjok lan handia egin du eta ezin izan dute gola lortu.

Partidua 1-1 amaitu da, eta honekin jarraitzen du Teneriferen zelaiko aldi ona, non bakarrik Sevillak eta Deportivok garaipena lortu dute. Baina emaitza hau ez da baliagarria inorentzako, bi taldeek sailkapeneko azkenengo postuetan jarraitzen dutelako.

Amaiera on bat 2009rentzat



Atzo Athleticentzat 2009ko azken partidua jokatu zen Osasunaren kontra. Lehoiek oso gogor hasi zuten partidua, eta horrek azkar izan zuen eragina markagailuan: lehenengo minutuan, Llorente eskuin hegaletik joan zen eta gola oparitu zion Yesteri, nork soilik baloia bultzatu behar izan zuen. Gero, 11. minutuan, Iraolak baloia areara bota, hor Llorentek hartu zuen eta jaurtiketa on bati esker atea zulatu zuen.

Partidua horrekin epaituta zegoen, eta horregatik, Athleticek seguru jokatu zuen atzean, nahiz eta aurreko jokoa ez baztertu.

Baina, Osasunak ez zuen ezertxo ere egin partiduan, eta hori baliatuz, Athleticek erraz erraz irabazi zuen. Gainera, aipatu behar da publikoak Muniaini zoriondu ziola, bere 17. urtebetetzea dela eta.

Garaipen honekin, lehoiek 6. postuan daude, Deportivoren emaitza itxaroten. Baina balantzea eginez, 2009 urte on bat izan da Athleticentzat.

Madrilek “set” bat sartu zion Zaragozari


Atzo Madrilek argi utzi zuen aurtengo txapelketa irabazi nahi duela. 6 gol sartu zituzten Zaragozaren kontra.

Oso azkar sartu zuten lehenengoa, Higuainek sartuta. Aurrelari argentinarrak denboraldi oso ona egiten ari da, eta horrek Madrilen eragina izaten du.
Lehenengo zatia amaitu baino lehen, beste bi gol ailegatu ziren, Van der Vaart erdilari holandarrak sartutakoak. Hiru gol honekin, partidua epaituta zegoen, baina, talde madrildarrak ez zegoen ase, eta bigarren zatia jaiarekin jarraitu zuten.

Higuainek bere bigarren gola sartu zuen, gol ikusgarria, gainera. Gero, Cristiano Ronaldok bosgarrena sartu zuen, jokaldi on baten ondorioz. Azkenean, bigarren zatian ateratako Benzemak seigarrena sartu zuen, “set”-a osatuz.

Partidua 6-0 amaitu zen, baina, Madrilek gol gehiago sartu ahal izan zituen. Emaitza honekin Madrilek bigarren postuan jarraitzen du, Bartzelonaren atzean.


jueves, 17 de diciembre de 2009

Kostata baina Valentzia ere izango da hurrengo itzulira



Berdinketa behar zuen Genoaren aurka Europa Leagueko hurrengo itzulira sailkatzeko. Kosta bazaie ere, lortu dute hurrengo itzulirako sailkapena nahiz eta partida berdindu ez ezik irabaztea lortu dute.

Emerik taldeari partida irabazteko helburua jarri dio, berak lasai jarraitu nahi baitzuen partidaren nondik-norakoak. Hori dela eta partidaren hasieratik hasi dira baloiaren jabetza eskuratuz, italiarrei arazoetan sartzeko.

Lehen zatian balentziarrak aukera argiak izan dituzte gola sartzeko, baina lehenengoa ez da iritsi atsedenaldia gertu zen arte, berrogeita laugarren minutuan Brunok, Joaquinek ateratako falta jaurtiketa bat sare barrura bota du baloia.

Bat eta hutsekoarekin iritsi dira atsedenaldira, jokoa zegoen bezala emaitza justoa zen. Baina itzuleran, italiarrak gora egin dute honela kaleratuak zeudelako eta hori aldatu beharra zuten.

Gogotsu irten dira eta berehala berdindu dute partida Hernan Cresporen golari esker.
Aukera gutxi behar izan dituzte gola sartzeko italiarrek eta hala ere aurrera jarraitzen zuten.

Une horretan partidua hilda zegoen, inork ez zuen baloiaren jabetza, gol aukerak bi taldeak,... honela jarraitu du bigarren zati osoan luzapenerarte, bertan Villak atezainaren huts batetaz baliatu baita lasaitasunaren gola sartzeko.

Azkenik bat eta bikoarengatik irabazi dute partida Balentziarrek, kostata baina sailkapena lortu dute.

Horrela ezin da irabazi



Athleticek atzo argi utzi zuen horrela ezin izango duela irabazi. Caparrosek ordezko atera zituen zelaira, eta hori baliatuz, Werder Bremena erraz-erraz irabazi zuen.

Alemaniarrek oso azkar sartu zuten lehen gola, 13. minutuan Pirrazok, burukada on batekin, lehenengo sartu zuen. Baina hori ez zen bakarra izan eta, 20. minutuan bigarrena sartu zuten berdez jokatu zutenek, Naldoren bitartez.

Lehenengo zatia amaitzear zegoela, Rosenbergek hirugarrena sartu eta partidua epaitu zuen.

Bigarren zatian ez zen egon inolako historiarik, Athleticek saiatu zen, baina indar gutxirekin.

Azkenean, partidua 0-3 amaitu zen, eta emaitza honekin talde alemaniarrak liderra jarraitzen du. Athleticen aldetik, soilik aipatu behar da Aurtenetxeren debuta, 17 urterekin. Gazteak ez zuen txarto jokatu, baina Werder Bremenen seriotasuna eragin handia izan zuen partiduan.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Seigarrenetik urrats bat gertuago...



Gaur Bartzelonak finalerdietan irabazi egin dio Atlante taldeari eta honenbestez larunbatean Mundial De Clubes-eko finala jokatuko du Estudiantes-en aurka.

Bartzelona 3, Atlante 1 izan bada ere emaitza, partida uste baino zailago izan da. Mexikarrak gogotsu hasi dira partidan, galtzeko ezer ez baitzuten eta aldiz asko irabazteko. Horregatik lehen hiru minutuetan iadanik aurre hartu dute markagailuan nahiz eta Bartzelona zen baloiaren jaun eta jabe.

Gauzak oker jarri badira ere Bartzelona ez da kikildu eta aurrera egiten jarraitzen zuen. Bere jokoari uko egin ez diolako, etorri da hainbeste itxaroten zuten gola, 34. minutuan Sergio Buskets-en eskutik. Honek sekulako poza ekarri dio taldeari eta oraindik eta gorago joaten hasi da.

Atsedenaldira berdinketarekin iritsi dira eta ondoren ez da aldaketarik egon, bigarren zatia hasi eta segituan egin baititu aldaketak, 53. minutuan Messi eta Pique sartuz.

Minutu bat beranduago, Messik taldearen bigarren gola sartu du eta orduan bai, taldeak beregan sinestu eta irabaztera joan da. Azkenik 66. minutuan amaitu du partida Pedrok gol historikoa sartuz eta 3 eta 1ekoa ezarriz.

Finala larunbatean izango da Estudiantesen aurka, ea zer egiten duten.

Pedroren gol historikoa:

Seigarrena bidean?


Gaur hasiko du Bartzelonak historiarekin lehia. Gaur Mundial de Clubes delakoaren finalerdia jokatuko baitu Atlante talde Mexikarraren aurka Abu Dhabin.

Partida hau garrantzitsua izango da, gaur irabaziz gero larunbatean finala jokatuko baitute. Txapelketa hau irabaziz gero Bartzelonak 2009. urtean irabazten duen seigarren txapelketa izango da, Liga, Kopa, Champions, Supercopa de España eta Supercopa de Europaren ostean. Talde gutxik lortu dute seirak lortzea eta taldeak inoiz ez du lortu, beraz historikoa izango litzateke.

Gainera beste datu bat dago, Pedro Bartzelonako taldeak, gola sartuko balu, 2009-2010 denboraldian parte hartutako txapelketa guztietan gola sartuko luke eta hori lehenengo aldia izango litzateke.

Beraz asteburu historikoa ikusi ahal dezakegu Abu Dhabin, ea baten batek zerbait lortzen duen.

Valentziako azken errefortzua



Pasaden astelehenean, Valentziak ofiziala egin zuen bere azken fitxaketa: Chori Dominguez deitutako jokalari argentinarra, 28 urtekoa. Aurrelari on bat da, eta doan atera zaio talde valentziarrari, Rubin Kazanekin kontratua amaitu zaiolako, eta, hori dela eta, askatasun eskutitzerakin dator.

Errusiako ligako jokalaririk onenetarikoa da, eta, horregatik, Valentziak erne erne egon zen bera fitxatu nahian. Jokalariak denboraldi ona egitea espero du, Munduko txapelketara joan nahi duelako.

Hemen dago Chori Dominguezen bideo bat, goza ezazue:

lunes, 14 de diciembre de 2009

Betis 3 Partida erreza izan zuten Sevillarrek. Orain Betis igoerako
Gimnástic 0 postuetan sartzen da, liderrataz sei puntuetara.

Celta 2 Partida berdintsua jokatu zuten biek, nahiz eta erasoan
Elche 1 Galiziarrek gehiago asmatu zutenez garaipena etxean geratu zen.

Cádiz 0 Partida aspergarria, aukera askorik gabeko partida,
Las Palmas 0 berdinketa izan zen emaitzarik onena, inork ezin baitzuen irabazi.

Real Unión 1 Pena, Euskaldunek lan handia egin ostean berdinketa bakarrik
Huesca 1 erdietsi izana, gehiago merezi arren, golak sartzen ez duenak...

Cartagena 3 Ikusgarria, igotzeko aukerak dituzten taldeena. Pena
Salamanca 4 partida 90 minutukoa izatea honelako partida gehiago behar ditugu.

Castellón 0 Partida zaila, liderra eta azkenak izan arren, zelaian
R. Sociedad 1 Castellon izan zen nagusi, Realak gola bat sartu eta atzera.

Rayo 4 Rayok igoerako trena ez du galdu nahi eta partida serioa
Numancia 1 jokatu zuen beste talde boteretsu baten aurka. Emaitza justoa.

Hércules 2 Bi gol eta jokurik ez, partida aspergarria bi taldeen artekoa
Girona 0 ez dirudi Herculesek igotzeko aukerak dituenik joku horrekin.

Recreativo 0 Recreativok gehiago merezi zuen, baina futbolean barkatzen
Córdoba 0 duenak garesti ordaindu ohi du...

Albacete 1 Partida fisikoa, oso borrokatua, non huts batek garaipena eman
Levante 0 zein etxekoei.

Villarreal B 2 Azken unean erabakitako partida. Biek ongi borrokatu arren
Murcia 1 etxekoek irabazi, berdinketa izango zen justuena.

Sailkapena

1 R. Sociedad 32
2 Hércules 30
3 Betis 26
4 Cartagena 26
5 Salamanca 26
6 Rayo 24
7 Elche 23
8 Numancia 23
9 Córdoba 23
10 Villarreal B 23
11 Levante 22
12 Gimnástic 22
13 Recreativo 21
14 Las Palmas 19
15 Albacete 19
16 Huesca 18
17 Celta 18
18 Cádiz 18
19 Girona 17
20 Real Unión 16
21 Murcia 13
22 Castellón 11


Reala ihesean dabil goiko postuetan, aste honetan beste garaipen batekin eta besteek porrotarekin sei puntuko aldea lortu dute. Gipuzkoarren gain, hainbat talde daude igoerako postuetako lehian, benetan aurtengoa oso lehia interesgarria izango da, hamar talde baitaude igoera postuetatik hiru puntuetara, hau da hau berdintasuna!

Behean ere gauzak ez daude horren gaizki ere bederatzi talde daude jeitsierako postuetatik hurbil, oraindik goiza bada ere, inork ezin du lasaitu, edozein porrot orain ezer ez bada ere, geroago jeitsiera edo ihes egiten duen igoera izan baiteke.

Beraz hau da hau liga berdintsua duguna bigarren mailan ere, esan genezakegu bigarren maila, europako lehen hamar ligen onenean aurkitzen dela, nahiz eta bigarren maila izan, kalitate handiko liga bat da eta jende askok hori ez daki!

Hurrengo astean izango dira partida garrantzitsuak, berri gehiago astean zehar.

Bartzelona eta Real Madril nagusi

Sporting 0 Atlético 1 Getafe 2
Sevilla 1 Villarreal 2 Tenerife 1


Racing 3 Almería 1 Osasuna 0 Valencia 2
Xerez 2 Deportivo 1 Mallorca 1 R. Madrid 3


Valladolid 1 Zaragoza 1 Barcelona 1
Málaga 1 Athletic 2 Espanyol 0

SAILKAPENA
1 Barcelona 39
2 R. Madrid* 34
3 Sevilla* 30
4 Valencia* 28
5 Mallorca* 27
6 Deportivo* 26
7 Athletic* 23
8 Getafe* 21
9 Sporting* 20
10 Villarreal* 18
11 Osasuna* 16
12 Tenerife* 14
13 Valladolid* 13
14 Atlético* 13
15 Racing* 13
16 Almería* 13
17 Espanyol* 13
18 Zaragoza* 12
19 Málaga* 9
20 Xerez 7
Gogoratu sailkapena ez dela behin betikoa, Bartzelonak eta Xarezek partida bat gehiago jokatu baitute.

Goikaldean Bartzelonak eta Real Madrilek ez dute hutsik egiten naiz eta partida zailak zituzten, batek derbia eta besteak hirugarren sailkatuaren aurka jokatzen baitzuen.

Bestetik Sevillak ez du hutsik egiten eta aurreko hauen itzala izaten jarraitu nahi du denboraldian zehar, bere krisia pasa ostean Sportingen aurka garaipen garrantzitsua erdietsi zuten.

Beste partida garrantzitsuan Atletico de Madridek ezin izan zuen Vilarreal mendean hartu eta orain madrildarrak krisian aurkitzen dira, jeitsierako postuetatik puntu bakarrera.

Athletik aldiz goruntz dator eta Muniainen sarrerak partida aldatu zuen larunbatean, bi asistentzirekin partida amaitu zuen Zaragozan, benetan hiru baliozko puntu ekarri zituzten Bilbora.

Bestalde gauzak politak geratzen dira hainbat talde aurkitzen baitira orain europako postuengatik lehian eta baita ere beheko postuetatik ihes egin nahian. Oraingoz badirudi lehen bi postuak bi talde indartsuenentzat izango direla, baina beste guztiak erabakitzeke daude, benetan txapelketa interesgarria ikusten ari gara.

Villa VS Ibrahimovic


Denboraldi honetako golegirerik onenak dira, Villak 12 gol darama eta Ibrahimovicek 11. Haien taldeko jokalari onenetarikoak dira, eta aurtengo denboraldiko sentsazioa.

Orain bien arteko konparatiba bat egingo dugu, nor den hobeagoa argitzeko:

Villa:

28 urte dituen aurrelari azkarra eta golegilea. Beti dago behar den lekuan, eta hori dela eta, munduko aurrelaririk onenetarikoa da bilakatu da azken urteotan. 2001. urtean jokatu zuen bere lehenengo partidua lehenengo mailan, Sportingekin. Gero Zaragozara joan, baina azken urteotan Valentzian egon da. Dagoeneko 100 gol baino gehiago darama lehenengo mailan Espainiar selekzioarekin gol asko sartu ditu baita ere, 35, hain zuzen ere. Izan ere, 2008ko Eurokopan golegilerik onena izan zen, eta horrek prestigio handia eman zion. Datu hauek direla eta, argi dago: hemen daukagu munduko golegilerik onenetariko bat.
Hemen ipintzen dizkizuegu VIllaren hainbat gol, merezi du ikustea.



Ibrahimovic:

Aurrelari suediarrak 28 urte ditu, baina nork hartuko lituzke! Aurten Bartzelonan jokatzen dago, eta 11 gol darama, horietatik 10, lehenengo tokean sartuta. Oso altua da, buruarekin ondo ematen dio, baina ez da batere traketsa. Baloiaren kontrol handia du, eta horri esker hainbat eta hainbat gol ikusgarri sartu ditu. 2008an Calcioko jokalaririk onenaren premio eman zioten, baina hori ez da guztia, beste hainbat sari jaso ditu. Malmö FF futbol taldean hasi zen, baina hortik aurrera ez da geldirik egon. Ajaxera joan zen, gero Italiako Juventusera, gero Interrrera, eta azkenik, Bartzelonan dago. Jokalari honek oihartzuna izango du, seguru baietz.




Bien arteko konparazio bideoa, goza ezazue:

14. jardunaldia, Comunioko puntuak

Valentzia

cesar 2
bruno 2
david navarro 6
dealbert 2
mathieu 6
albelda 2
marchena -2
pablo hernandez 2
banega 6
mata 2
villa 5
joaquin 10
miguel s.c.

Real Madril

casillas -2
sergio ramos 2
pepe 6
albiol 10
arbeloa 2
xabi alonso 6
lass 6
van der vaart 6
marcelo 6
benzemá 10
higuain 16
garay 11
raúl 2
granero s.c.

Bartzelona

valdes 6
dani alves 6
piqué 2
puyol 6
maxwell 2
touré yaya 2
xavi 2
iniesta 2
pedro 2
ibrahimovic 9
henry 2
keita 2
bojan -2
busquet s.c.

Espanyol

kameni 6
roncaglia 6
victor ruiz 6
pareja 6
chica 2
forlin 2
baena -4
luis garcía 2
verdú 2
coro 2
iván alonso 2
javier márquez 6
ben sahar -2
callejón 2

Zaragoza

lópez vallejo -2
diogo 11
ayala -2
pavón 2
paredes 2
pennant 2
ponzio 2
gabi -2
j.lópez 2
lafita 2
arizmendi 2
ander herrera 2
ewerthon 2

Athletic

iraizoz 6
iraola 6
san josé 15
amorebieta 6
castillo 6
gurpegui 2
orbaiz 2
javi martinez 2
susaeta 10
toquero 6
llorente 2
etxeita 6
muniain 10
gabilondo s.c.

Sporting

juan pablo 2
lora 2
botia 2
gregory 2
josé ángel 2
pedro 2
rivera 2
michel 2
diego castro -2
de las cuevas 6
barral -2
maldonado 2
carmelo 2
kike mateo s.c.

Sevilla

palop 6
adriano 2
konko 2
dragutinovic 2
fernando navarro 6
navas 6
romaric 6
zokora 2
perotti 2
koné 2
kanoute 9
marc valiente 2
negredo -2
renato s.c.

Racing

coltorti -2
morris -2
henrique -2
torrejón 2
cristian 2
munitis 2
lacen 10
colsa 2
toni moral 2
xisco 9
tchité -2
oriol 2
arana 10
geijo s.c.

Xerez

renan 2
francis 6
aytami -2
david prieto 2
casado 2
carlos calvo 2
bergantiño 2
moreno 2
momo 2
abel 6
bermejo 9
antoñito 9
orellana 2
viqueira s.c.

Atletiko Madril

asenjo 10
valera 2
juanito -2
perea -2
ujfalussi 2
assunçao 6
reyes 6
jurado 2
simao 10
maxi rodriguez 2
forlan -2
sinama pongolle -2
camacho s.c.

Vila-Real

diego lópez 2
javi venta 2
godín 2
marcano 2
capdevilla 6
bruno 2
senna 10
cani 6
david fuster 14
cazorla 2
rossi 6
eguren 2
escudero 6
joseba llorente 9

Almeria

diego alves 6
michel 6
acasiete 2
chico 2
cisma 2
soriano 2
m´bami 2
juanma ortiz 2
corona 2
piatti 2
kalu uche 9
nieto -2

Deportivo

aranzubia 2
manuel pablo 6
colotto -2
lopo 2
filipe luis 2
sergio 2
antonio tomás 2
juan dominguez 2
j.rodriguez 2
mista -2
adrián 2
pablo álvarez 6
iván pérez 2
valerón 6

Osasuna

ricardo 2
azpilicueta 6
sergio 2
josetxo 2
oier 2
ruper 2
neokounam 2
juanfran 2
camuñas 6
massoud 6
aranda 2
puñal 2
esparza 2
galán 6

Mallorka

aouate 6
josemi 6
nunes 6
ramis 6
ayoze 6
castro 14
mario 6
martí 6
tuni 2
webó 2
aduriz 2
pezzolano 2
mattioni s.c.
keita s.c.

Valladolid

justo villar 2
barragan 2
nivaldo 11
luis prieto 2
marcos 2
nauzet 2
pelé 6
a.rúbio -2
canobbio -2
diego costa 6
manucho -2
sesma 2
medunjanin 2
baraja s.c.

Malaga

munua 2
manolo gaspart 6
i.gonzález 2
jesús gámez 6
m.torres 2
fernando 2
juanito 2
apoño 6
duda 10
baha 2
obinna 6
edinho 2
welingtón -2
pedrito s.c.

Getafe

codina 2
torres 2
cata diaz 2
mario 6
mané 2
boateng 6
parejo 2
pedro león 6
albin 16
gavilán 6
manu del moral 2
belenguer 2
contra s.c.
pedro rios s.c.

Tenerife

aragoneses 2
luna 2
manolo martinez 6
p.sicilia 2
hector 2
ricardo león 6
richi 6
komé 2
alfaro 2
omar 2
nino 2
juanlu 10
ayoze 2
ángel 6

Futbola zer bilakatzen ari da?

Atzo istiluak izan ziren Gijon-en, Sporting-eko zaleak eta Deportivoko zaleak (ez dakigu zer egiten zuten hauek Gijon-en) Sevillako zaleekin borrokan hasi zirelako atzoko partidaren atarian.

Borroka honetan, hainbat zauritu eman ziren eta eskerrak polizia azkar sartu zen, bestela gauza okerrago izango zelako.


Irudietan, poliziak egin izan behar zuen karga duzue. Hauek lan handia egin behar izan zuten gauza larriago izan ez zedin.

Hau guztia izango ez balitz, gaur beste berri batetaz ohartu gara futboleko foro batean. Bertan igandean bigarren mailako partidan (Real Sociedad eta Betis-en artekoan alegia)Peña Mujika (Real Sociedad), Indar Gorri (Osasuna) eta Herri Norte (Athletic) ekoak etorriko dira Donostira Betiseko zaleei "ongi etorria" emateko.



Benetan espero dugu ertzaintzak egoera lehendik kontrolpean izatea, zaleak lasai joan nahi dugulako futbol zelaira eta ez beldurrez lau pertsonengatik. Partida polita izango da, liderra hirugarren sailkatuaren aurka eta tartean sei puntu, gehiago izateko asmoz.

domingo, 13 de diciembre de 2009

Sevillak hirugarren postua berreskuratu du El Molinonen


Sevillak 0-1 irabazi du Sportingen zelaian, duela gutxi amaitu den partidu gogorran. Ez da ikusi futbol onik, baina talde andaluziarrak lehenengo minutuetan jokaldi onak egin ditu hala ere.

Hori dela eta, lehenengo mintuetan Kanoutek partiduko gol bakarra sartu du, Jesus Navasen jokaldi on bati esker. Bazirudien Sevillak oso ondo jokatzen jarraituko zuela, baina ez da izan horrela. Gainera, Adrianok, Sevillako jokalari ohiak, zelaitik atera behar izan du lesionatuta.

Atsedenaldira ailegatu dira, baina bogarren zatia hasi ostean ez dira aldatu gauzak, eta partidua nahiko aspergarria izan da. Azken minutuetara arte Sportingek ez da esnatu, baina azkenean ez dute lortu ezer.

Emaitza honekin Sevillak hirugarren postua berreskuratu du, lehen Valentzia zegoen lekua. Bestalde, Sportingek 20 puntuekin jarraituko du beste jardunaldi bat, baina, dagoeneko, 6 puntutara dauka Europa League.

Madrilgo Atletico gero eta okerrago



Jardunaldi polita gaurkoa, azken urteetako bi talde handi, aurten gaizki ari zirenak elkarren aurka baitzeuden. Madrilgo Atletico bere zaleen aurrean eta Villarreal ziren elkarren aurka jokatu behar zutenak.

Bi taldeak aurten Europan sailkatza zuten helburu baina hasiera kaskar batek, beheko postuetatik gertuago utzi dute Europatik baino, nahiz eta Villarreal orain esnatzen ari den.

Madrildarrak aldiz ez dute burua altxatzen eta beraz orain egoera gero eta larriago bilakatzen ari zaie, Championsetik at, krisia eta beste hainbat arazo elkartu baitira.

Gaurko partidan Villarreal jaun eta jabe izan da nahiz eta Madrildarrak aurreratu diren markagailuan Simaoren gol bati esker. Baina ondoren Fuster eta Llorente izan Villarreal markagailuan aurretik jartzeko arduratu diren jokalariak.

Berlusconi, Milaneko presidentea jo dute



Gaur Milaneko presidentea den Silvio Berlusconi, Italiako lehen ministroa, jo dute mitin baten ostean, Milanen.

Milanen mitin batetik irteten ari zela, norbaitek (ostera atxilotu dutena) ukabilkada bat eman dio Silviori eta horren ostean ahotik odola ateratzen hasi zionez, hospitalera eraman dute segituan.

Honela ederra eguna izan duena gaur Italiako Lehen Ministroak. Bera presidente den futbol taldean 0 eta 2 galdu du Palermoren aurka eta ondoren jipoi hau.

Partida oso polita ikusleentzat, baina ez zaleentzat



Partida ikusgarria benetan Mestallan jokatutakoa, Balentzia eta Real Madrilen artean. Lehen zatian, bi taldeek aurrera egiten zuten arren, ezin zuten azken metroetan ongi aukeratzen eta horregatik ez zen golik egon lehen zatian.
Lehen zatiko berririk esanguratsuena lehen aipatutako Peperen lesioa izan zen, benetan berri txarra Madrildarrentzat.

Bigarren zatian aldiz, aurrelariak fin aritu ziren eta golak sartzen hasi ziren. Lehena Higuain Argentinarrak egin zuen Madrildarrentzat, Benzemaren jokaldi on baten ostean. Hala ere, etxekoak ez ziren kikildu eta aurrera joaten jarraitzen zuten golaren bila. Halako batean, Villak Casillasen huts bat baliatu zuen berdinketaren gola sartzeko.

Une horretan partida oso irekia zegoen, edonork sartu zezakeelako gola. Baina honelako uneetan hain azkarra den aurrelariak Balentziarren atzealdeko jokalarien huts batetaz baliatu zen berriz ere bere taldea aurretik jartzeko.

Berriz ere golpe handia jaso zuten etxekoek, beste gol bat. Hala ere lehen bezala aurrera joan ziren eta Joaquinek jasotako baloia sareetara bultzatu zuen berriz ere berdinketa ezarriz markagailuan. Partida berriz ere berdindurik, jokoa oso ikusgarria eta azkenik Madrildarrek hirugarrena sartu zuten partida amaitutzat jarriz.

Hirugarren gol hori Garay-ek lortu zuen txiripaz, baloiak bere buruan jo eta barrura joan baitzen.

Partida amaiera Madrildarrak pozik hartu zuten, nahiz eta bi jokalari falta ziren (Cristiano eta Kaka) partida aurrera atera baitzuten, horren zelai zail batean.

Urteko azken partidan...garaipena



Asko kostatu zitzaion arren, Bartzelonak beste garaipen berri bat erdietsi zuen, oraingoan Espanyol-en aurka. Bartzelonako derbiarekin amaitu dute urtea ligan Guardiolanarrek. Derbi guztiak izaten dira gogorrak baina atzokoa izugarria izan zen, Pochetinok bere taldeari ideiak ongi eman baitzizkion eta hauek oso ongi aritu baitziren.

Partida ongi hasi zuten zuri-urdinak, baina hainbat aukera ez zituzten aprobetxatu eta horrek gero ondorio latzak izaten ditu.

Hasieratik bartzelonak zeukan baloiaren jabetza, baina aukerarik argienak txuri-urdinek izan zituzten, Verdu eta Luis Garciaren eskutik. Lehen zatia aurrera zioan eta bapatean epaileak penaltia pitatu zuen Bartzelonaren alde.

Irudietan ez zen ongi ikusi zuzenean ea penaltia zen ala ez, baina oraingo bideo honek ongi erakusten du penaltia izan zela:



Penalti horren bidez sartu zuen partidako gol bakarra Bartzelonak eta horri esker hiru puntu eskuratu zituzten urteko ligako azken partidan.

Bigarren zatia berdin garatu zen, Batzelonak baloi jabetza zuen baina zuri-urdinak izan zituzten aukera garbienak.

Pepe, 6 hilabete K.O.


Atzo, Madrilentzat berririk txarrena gertatu zen. Pepe, talde zuriaren atzelaria, kolpe baten ondorioz, zelaian erori zen, bere eskuak eskuineko hankan jarriz. Jokalariak oso azkar konturatu zen lesioaren larritasunaz, eta hori dela eta, aldaketa eskatu zuen.
Gaur, Madrilen dagoen Sanitaseko klinikan egion dizkiote frogak, eta emaitza txarrenak jaso dituzte: Pepe 6 hilabete egongo da lesionatuta eta denboraldi osoa eta mundiala galduko du.
Lesio honen ondorioz, Madrilek planteatzen dago beste atzelari bat fitxatzea, denboraldia oso luzea izango delako. Hori dela eta, talde zuriak erne-erne egongo da neguko merkatuan, atzelari on bat behar duelako.

Hau normala da?

Atzo jokatu zen Borussio Mönchengladbach eta Hannover 96ren arteko partidua. Partidua 5-3 amaitu zen talde lokalaren alde. Gol asko sartu ziren, baina hemen dator harrigarriena: 3 gol sartu ziren beraien atean, talde lokalak bat eta Hannoverrek 2.

Gaur egun apostuen gaia pil-pilean dago, hainbat jokalari tranpak egin zituztelako partidu askotan. Hau izango litzateke tranpa garbi baten adibidea? Kasu hau arreta handiz jarraituko dugu. Orain, behintzat, ikus ezazue partidaren laburpena.

Marcelino, kanporatutako hirugarren entrenatzailea

Zaragozak Marcelino entrenatzailea bota zuen atzo bere taldea Athleticen kontra galdu ostean (1-2). La Romaredako afizioak Marcelinoren alde zegoen, eta atzo hori argi eta garbi ikusi zen zelaian. Pankarta bat honako hau esaten zuen: “Marcelino si, directiva no”.
Baina,talde aragoitarraren presidenteak , Agapito Iglesiasek, ez zuen hori kontuan hartu, eta oso azkar kaleratu zuen entrenatzailea, nahiz eta afizioak ados ez egon. Iglesiasek honako hau adierazi zuen: “ en el fútbol todo es opinable, pero los resultados no lo son”.
Zaragozako presidenteak beste entrenatzaile berria jarri du Marcelinoren postuan. Jose Aurelio Gay deitzen da, eta, honekin, emaitza onak edukitzea espero dute Zaragozakoek.
Martzelinoren kaleratzearen ondorioz, hiru izan dira kaleratutako entrenatzaileak lehenengo mailan: Abel Resino, Atletiko Madrilekoa, Mandia, Racingekoa, eta azkena lehen aipatu duguna, Marcelino. Azken urteotako ohitura jarraituz doa, hau da, emaitzak txarrak direnean entrenatzaileak kanporatzea. Ona izango litzateke Ingalaterrara so egitea, non entrenatzaileak instituzio bat bezala dira, eta urte askotan zehar egoten dira taldeak entrenatzen, Alex Ferguson (Manchester United) edo Arsene Wengerrren (Arsenal) kasuak, adibidez.


Muniain, gure etorkizuneko lehoia

Gero eta ohikoago dugu Athleticen partidu bat ikustea eta Muniainek onenetarikoa izatea. Hasieran arraroa zela uste genuen, 16 urteko gaztea ezin da izan hain ona. Baina, jokalari nafartarrak, aho asko estali ditu dagoeneko, eta askoz gehiago izango dira etorkizunean.

Europa Leaguen jokatu zuen bere lehen partidua, sentsazio onak ematen. Baina, sentsazio on horiek ez dira txikitu, biderkatu baizik, gero eta hobeagoa delako gaztea hau. Gainera, hilabete batzuk pasa eta gero gero lehenengo mailan jokatu zuen bere lehen partidua, eta horrekin izan zen lehenengo mailan debutatu duen gazteena.

Etorkizun handiko jokalaria da, ikusten dugu partidu askotan, adibidez Valentziaren kontra gola sartu zuen, edo, atzo, Zaragozaren kontra bi golak beraren jokaldien ondorioz etorri ziren.

Etorkizunerako jokalaria dugu hemen, ziur gaude. Orain, Youtuben daude bideo batzuk jarriko ditugu, Muniain agertzen denean, noski.









Muniainek Zaragoza osoarekin amaitu zuen


Athleticek atzo lortu zuen beste garaipen bat kanpoan,La Romareda futbol zelaian, eta honekin UEFAn sartzeko borrokan jarraitzen du, Mallorka eta Deportivoren atzean.

Bi taldeak, Zaragozak eta Athleticek ez zuten ondo hasi, eta hori dela eta, partidua nahiko flojo hasi zen. Ez zeuden ia ia abagunerik. Falta bat bota ostean Gurpeguik Zaragozaren atea zulatu zuen, baina epaileak ez zuen eman, jokoz kanpo izan zelako.

Partidua huts eta huts ailegatu zen atsedenaldira. Baina, Caparrosek Muniain gaztea atera zuen zelaira, eta Athleticek hori somatu zuen. Bi golak berari esker ailegatu ziren. Lehenengoan jokaldi on bat egin, baloia areara zentratu eta San Jose gazteak gol ikaragarria sartu zuen eskuadratik, burukada on baten ondorioz.

Gol ostean, Zaragozak erasotzen hasi zen, baina talde zurigorriak kontraeraso batean bigarren gola sartu zuen. Gola Susaetak sartu zuen, Muniainen beste jokaldi on baten ondorioz. Denbora askorako lehoia daukagu hemen Muniainekin.

Azken minutuetan Diogok Zaragozako gola sartu zuen, baina azkenean Athleticek garaipena lortu zuen, 1-2, eta gero eta sendoago ikusten gaude talde zurigorria. Itxaropentsu gaude denboraldi honekin.

sábado, 12 de diciembre de 2009

Ingalaterratik datorren gola

Ederra gola sartu du gaurkoan Stoke City eta Wigan Athletic-en arteko partidan sartu duena Figueroak. Honek, bere zelaian bere taldearen aldeko falta bat azkar atera nahian, atera jaurti eta zuzenean sartu du, benetan ikusteko gola da:

4 jornada ostean, 3 puntu etxetik at


Partida zaila zeukan Aurrera ligako lehen sailkatuak, azken sailkatuaren aurka jokatzen baitzuen etxetik at. Donostiarrak beraien nagusitasuna erakutsi duten arren, larri irabazi dute partida 0-1 alegia. Gainera kontuan izan behar da donostiarrak etxetik kanpo irabazi gabe hiru jardunakdi baitoaz.

Donostiarrak ongi hasi dira, lehen unetik golaren bila. Etxekoak ere ez dira atzean geratu eta beraiek ere garaipena lortu nahi zuten azpiko postu horietatik irteteko, eta horragatik hauek ere golaren bila joan dira hasieratik.

Partida hasieratik errealak bere nagusitasuna erakutsi du baloiaren jaun eta jabe izanez. Etxekoak ere ez dira atzean geratu eta baloia zutenean beraien aukerak sortzen saiatu dira nahiz eta ez diren arriskutsuak izan Bravorentzat.

Donostiarrak lehen gola sartu du hogeigarren minutuan Labakaren eskutik kornerreko jokaldi batean eta horretaz baliatu dira partida irabazteko. Une horretatik aurrera, donostiarrak atzean sartu dira eta etxekoak aldiz aurrera egin dute, zaleei garaipena eskeini nahi baitzien. Atsedenaldira iristerakoan etxekoek hainbat aukera galdu dituzte eta barkatzen duenak garesti ordaintzen du.

Atsedenalditik bueltan, lehen zatiko azken minutuetan gertatutakoa zen nagusi zelaian, Etxekoak nagusi eta kanpotarrak atzean sartuta. Aukerak izan dituzte etxekoek berdinketa lortzeko baina zurtoina aldi batean eta besteetan Claudio Bravo izan dira etxekoei gola lortzea eragotsi diena.

Beraz esan dezakegu futbola askotan ez dela justua, batzuetan garaipena merezi duenak ez duela irabazten eta hori gertatu da gaur. Castellonek nahiz eta aukera gehiago izan dituen, atea ez du aurkitu edo Bravo izan dira Castellonek garaitu ezin izan dituenak, aurkariak garaitu ostean.

Orain alde polita lor dezakee donostiarrak lidertzan, eta Aurrera Ligan hori garrantzitsua da, gero puntuak falta baitira maila igoera lortzeko.

Egia ote ala probokazioa?

Orain gutxi Ronaldinho, ACMilaneko jokalariak onartu berri du berak aurten sartu duen golik garrantzitsuena Real Madrili sartutakoa izan zela San Siron. Bere iritziz Casillas-i penaltiz sartzea ia ezinezkoa zen berarentzat, espainiarrak neurria harturik baitzeukan brasildarrari eta beraz horri txapeldunen ligako final zortzirenetara sailkatzea zegoela tartean, benetan gol ikaragarria izan zela dio.

Bestetik agerraldi publiko horretan ere onartu du aurten Bartzelonan bezala sentitzen ari dela. Gogoratu Bartzelonan egon zenean munduko jokalaririk onena izan zen baina ordutik aurrera gautxori bilakatu eta bere karrera arriskuan geratu zen. Ala ere aurten heman dioten azken aukera benetan hartu duela dirudi.

Jokalari bezala berriz ere hasi da lehengoa izaten eta baliteke hori entrenatzaile berriagatik izatea. Anceloti joan zenean, brasildar bat ekarri baitzuen Berlusconik. Brasildar hau Ronaldinhon laguna omen da eta horrek zer ikusi handia dauka. Entrenatzaile berria Leonardo da eta lan handia egin du berriz ere lehengo Ronaldinho berreskuratzen. Ea oraingo honetan ez duen hiru urte soilik aguantatzen eta urte gehiagoz gozatzeko aukera daukagun.

Goza ezazue ondoko bideo honetan Ronaldinhoren jokaldi ikusgarri batzuez:

viernes, 11 de diciembre de 2009

Madrilgo Atletico gero eta okerrago

Bazirudien azkenaldian Madrilgo Atletico taldea gero eta hobetoago zegoela ligan iada beheko postuetatik ihes egin zuten eta gainera joko ederra egiten ari ziren. Baina BBVA liga eta txapeldunen liga ez dira berdinak eta hemen iadanik kalean bazeuden ere Europa Leaguerako sailkapena lortu behar zuten etxean Oporto-ren aurka. Partida nahikoa zaila bazen ere madrildarrak esperotsu zeuden azkenaldian jokoan Quique Sanchez Floresen etorrera nabari zutelako.

Partida txarto hasi zen madrildarrentzat lehen minutuetan lehen gola jasan zutelako madrildarrek. Bruno Alves izan zen gol horren egilea eta horrekin etxekoak oso egoera larrian jarri zituen une berean Apoel Londresen irabazten ari baitzen eta horrenbeste madrildarrak kalean zeuden Europa Leaguetik.

Madrildarrak oso egoera txarean zeuden, Europatik kale eta gainera etxean ere galtzen ari ziren. Une batean gauzak aldatu egin ziren Chelseak gola sartu zuenean, beraiek sailkatzen zirelako Europa Leaguerako nahiz eta beraiek beraien partida galdu. Une berean Oportok bigarrena sartu zuen madrildarren joko eskasa agerian utziz, Falcao izan zen gol honen egilea.

Ala eta guztiz ere, madrildarrak golaren bila joan ziren aurrera, baina ezin izan zuten portugaldarren atean sartu baloia eta horrek ezinegona sortzen zuen zaleen artean. Azkenik Chelsearen bigarren golarekin eta iada taldea saikaturik ikusi zutenean, zaleak txistuka hasi ziren bere taldeari eta horrek ezinegona areagotu zuen.

Atsedenaldiaren ostean, ezinegona areagotu egin zen Kun Aguero lesionatu zenean, beraien taldeko izarra galtzen baitzuten. Ala ere taldeak aurrera jarraitzen zuen atzean huts nabariak utziz era horietako batez baliatu zen Hulk huts eta hirukoa ezartzeko markagailuan. Honekin zaleen ezinegonak mailarik gorenera iritsi zen eta guztiak hasi ziren txistuka, nahiz eta Europa Leagueko sailkapena azken minutuetan larri jarri zen Apoelen berdinketako golarekin.

Benetan oso une larria pasatzen ari dira madrildarrak, klubaren egoera instituzionala krisian sartu da eta horrekin batera kirol zatia krisi horretan sartu da. Nahiz eta bi alorrak ez doazen batera, hemen badirudi eskutik emanda doazela, biak ongi edo biak gaizki doazelako eta inoiz ez bat ongi eta bestea gaizki edo alderantziz.

Orain ikusi egin behar kaleraketa honek nolako eragina duen taldearengan, bai Europa Leaguen eta baita ere BBVA ligan.

Jarraian duzuen bideoan duzue partidako golak.

jueves, 10 de diciembre de 2009

Real Madridek beldurra, zer da hori?

Partida zaila jokatzen zuten asteartean, Olympic de Marsellaren aurka. Partida zaila zen madrildarrentzat, han jokatzea beti zaila baita. Hala eta guztiz ere Pellegrinirenak gogor irten ziren eta segituan hartu zuten aurre markagailuan Cristiano Ronaldoren falta jaurtiketa bati esker.

Hala ere, madrildarrek gehiago nahi zuten eta horregatik ez zion uko egin aurrera joatera eta honela hainbat aukera hutsegin zituzten bigarren gola sartzeko. Eta futbolean esaten den bezla, "el quien perdona, caro lo paga", esan eta hala gertatu zen, frantziarren gola iritsi zen atzelarien huts baten ostean. Lucho Gonzalez izan zen huts horretaz baliatu zen jokalaria, eta horri esker berdinketa ezarri zuen markagailuan.

Berdinketa lortu izanagaitik, madrildarrek ez zioten uko egin beraien jokoari eta aurrera joaten jarraitzen zuten garaipenaren bila joanaz. Halako batean, ezustean iritsi zen madrildarren bigarren gola Albiolen eskutik. Albiolek galdutako baloi bat sareetara bota zuen berriz ere taldeari aurre ematen.

Amaitzeko berriz ere Cristianok atzelariaren eta atezainaren arteko gaizki-ulertua baliatuz hirugarren gola sartu zuen garaipena Madrilera ekarriz.

Honela Real Madril lehen postuan sailkatu da eta Milan bigarrenean Olimpique de Marsella Europa Leaguera bidaliz.

Jonas Ramalho, Uefa jokatzeko lehoi berri bat




Athleticek Jonas Ramalho jokalari gaztea sartu du UEFAko B listan, jokalari gazteei dagokiena. Honela, jokalari barakaldotarrak jokatzeko probabilitate handiak izango ditu, ondo jokatzen duelako eskuin hegaleko defentsan. 38 zenbakia eramango du bere kamisetan, eta hemendik aurrera Caparrosen eskutan geratuko da Ramalhoren papera: jokatu ala ez.

Jokalaria oso gaztea da, 16 urte baino ez ditu (Barakaldo, 1993-06-10), eta oso gauza onak esaten dira berari buruz. Hori dela eta, trankil egon ahal gara, lehoia denbora luzerako izango dugu.

Hil ala biziko partida alemaniarrentzat

Txapeldunen ligako partida garrantzitsuenetako bat jokatu zen lehen liga honetan. Partida horretan Italiako Juventus eta Alemaniako Bayer de Munich taldeak zeuden aurrean. Partidako irabazlea hurrengo fasera sailkatzen zen eta berdinketarekin etxeko Juventus sailkatzen zen.

Hasieran faboritoa bazen ere hori zelaian erakutsi behar da. Gauzak ongi hasi ziren italiarrentzat hemeritzigarren minutuan partidako lehen gola sartuz Trezeget-en bidez, nahiz eta alemaniarrak erasora jarraitzen zuten. Italiarrek beraien lehen golarekin eta berdinketa balio zitzaienez, beraien taktika ezarri zuten "catenaggio" famatua alegia, beti defentsan gogor.

Alemaniarrak horretaz baliatu ziren lehen gola sartzeko penaltiko puntutik. Penaltiz sartu zuen alemaniarren gola Butt atezainak. (Bai bai jardunaldi honetan bi atezainek sartu dute gola, harrigarria bada ere benetazkoa da!).

Gol honekin alemaniarrak gora joan ziren eta pixkanaka-pixkanaka beraien lanak fruituak ematen hasi zen. Lehena Butt-en gola izan bazen ere ondoren Olic, Gómez eta Tymoschuck-enak izan ziren.

Honela alemaniarrak aurrera jarraitzen dute txapeldunen ligan eta italiarrak aldiz, Europa leaguera, aurten inoiz baino kalitate gehiago izango duen txapelktetara alegia.

Partida merezimendu osoz amaitu zen alemaniarren alde, benetako futbola erakutsi baitzuten eta honela merezimendu osoz sailkatu dira.

Bolat atezaina Europa Leagueko klasifikazioa ematen dio Standard de Liejari

Standard de Lieja eta AZren arteko neurketa jokatu zen atzo Belgikan, eta bien arteko berdinketa eman zen. Emaitza normala izango litzateke, baina ez zen halakoa izan. AZk irabazten zegoen 93. minutuan, baina, azken minutuan, talde belgikarrak korner bat izan zuen bere alde.

Orduan, Standard de Liejako atezaina, Bolat, errematatzera igo zen gola sartzeko asmoz. Espero ez zena gertatu zen: BOlat burukada on baten ondorioz AZko atea zulatu eta bere taldeari Europa Leagueko klasifikazioa eman zion, lehen eliminatuta zeudelako.

Bideo honetan aipatutako gola ipintzen dizuegu.


Hau da Europa League?

Athleticek, eta Europa Leaguen dauden beste talde guztiek hau pentsatu ahal dute, behin ikusita zein taldeak klasifikatu diren txapelketa honetan, Championsen erori ostean. Aipatutako taldeak asko dira, baina hona hemen beldurgarrienak: Liverpool, Juventus, Atletiko Madril, Rubin Kazan...

Talde guztiek erne egongo dira parekatzeen zozketan, hori klabea izango delako txapelketa irabazteko. Hori dela eta, gure taldeak, Athleticek, oso ondo jokatu behar izango du aurrera jarraitu nahiean, inork ez duelako esan gauzak errezak izango direnik.

Txisagura partidu erdian

Sttutgarteko atezainak, Jens Lehmannek, atzo jokatu zuen partiduaren erdian, hesiak zeharkatu eta txisa egin zuen hantxe bertan, jokaldia bistatik galdu gabe. Txisa egiten amaitu eta bere atera bueltatu zen, Unireak erasoka hasi zelako.

Ez da normala mota honetako albisteak gertatzea, eta horregatik, hemendik aurrera, beste "futbolaren" inguruko albisteak komentatuko ditugu baita ere, interesekoak izaten direlako.

Hemen dago Jens Lehmann txisalarriaren bideoa, edonork ikusi ahal duena.


Albelda: "Nosotros no tenemos a Silva y no estamos dando el coñazo"

Argi geratu zen atzo Valentzia eta Madrilek jokatuko duten partidua bero-bero dagoela. Albeldak atera zen kazetarien aurrean.

Kazetari batek galdetu zion Cristiano eta Kakáren auzentziei buruz, eta, Valentziako kapitana honako hau esan zuen: "Nosotros no tenemos a Silva y no estamos dando el coñazo". Horrez gain, bere iritzia argi utzi zuen: "Si no vienen Cristiano Ronaldo y Kaká, mejor".

Hau da partidu bat berotzeko erabili ahal den estrategiarik onenetariko bat, gauzak argi eta garbi uztea.

Partidu hau larunbatean jokatuko da, eta bi taldeen arteko desberdintasunak agerian geratuko dira.


Bartzelona garaile atera zen Kieveko infernu hotzean


Lehenengo fasearen azken partidua zen, Dinamo Kiev - Bartzelona, eta talde blaugranak oso erreza zuen klasifikatzea, baina lehenengo minutuan ezustekoa gertatu zen. Milevskyyk falta bat atera eta baloia Bartzelonaren atea zulatu zuen, Victor Valdesek Arconadaren antzera egindako huts galantaren ondorioz.

Gauzak konplikatzen ziren talde katalanarentzat, baina joku azkar eta on bati esker, berdinketaren gola sartu zuten, Xavik egindakoa. Aipatu behar da gol honek jokaldi on baten ondorioz lortu zela, izan ere, Bartzelonak minutu asko egon zen baloia kontrolatuz.

Atsedenaldia ailegatu zen berdinketarekin, baina bigarren zatian joku on hori desagertu zen, Bartzelonak baloia zuen ia momentu guztian, baina ez zuen abagunerik lortzen.

Azkenengo minutuetan Messik falta bat bota zuen eta baloia Kieveko Dinamoaren atean sartu zen.

Partidua 1-2 amaitu zen, eta emaitz honi esker Bartzelonak liderra amaitu du Championseko lehenengo fasean.


martes, 8 de diciembre de 2009

Lehen mailako golak

Emaitzak:

Athletic 1
Valencia 2

Villarreal 3
Getafe 2

Espanyol 0
Racing 4

Mallorca 4
Zaragoza 1

Málaga 1
Osasuna 1

Tenerife 2
Sporting 1

R. Madrid 4
Almería 2

Xerez 0
Atlético 2

Sevilla 1
Valladolid 1

Deportivo 1
Barcelona 3

Sailkapena:

Bartzelona 33
Real Madril 31
Valentzia 28
Sevilla 27
Deportivo 25
Mallorka 24
Sporting 20
Athletic 20
Getafe 18
Osasuna 16
Vila-Real 15
Tenerife 14
Atletiko 13
Espanyol 13
Valladolid 12
Almeria 12
Zaragoza 12
Racing 10
Malaga 8
Xerez 7

Bideo honetan dituzue lehen mailako 13º jardunaldiak utzi dizkigun gol guztiak, goza itzazue golak eta hurrengorarte.