Pasaden larunbatean, urriak 24, Atletico de Madril eta Mallorka Vicente Calderón estadioan jokatu zuten, BBVA ligako 8. Jardunaldian.
Talde madrildarra gogor hasi zen partiduan eta hainbat abagune izan zituen lehenengo minutuetan. Gainera, zurigorriek penaltya erreklamatu zuten, Forlanen erorketa baten ondorioz, baina epaileak ez zuen hori ikusi.
Simaok arrisku asko eramaten zuen ezkerreko hegaletatik, baina ez zuten gola lortu. Orduan, Mallorkak esnatu zen eta partidaren kontrola hartu zuen lehenengo aldiz. Mario Suarezek eta Borja Balerok lan handia egin zuten zelai erdian, talde madrildarrari baloia kenduz.
Lehenengo zatiaren erdian epaileak penaltya ikusi zuen Josemiren esku baten ondorioz. Forlan joan zen bederatzi metroetara baina baloia kanpora bota zuen.
Bigarren zatian jokaldi ia berbera gertatu zen: arbitroak penalty bat eman zion madrilgo taldeari eta Forlan ez zuen huts egin. Gainera, Ramis, mallorkako jokalari ohia, kaleratu zuen penaltyagatik.
Atletiko Madril hamaikarekin jokatzen zuen bitartean Mallorkak bederatziekin. Baina, mallorkako taldeak ondo eutsi zuen eta azkeneko minutuetan Borja Valerok saria lortu zuen, berak egindako jokaldi bati esker.
1-1 amaitu zen partidua, eta amaitu ondoren taldearen kontrako kritikak berdin jarraitu zuten.
jueves, 29 de octubre de 2009
Kronika Madrilgo Atletiko Mallorka
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
2:31
0
comentarios
Etiquetas: BBVA Txapelketa
Kronika Balentzia Bartzelona
Bartzelonak bakarrik berdinketa bat lortu zuen Mestallan
Talde kataluniarrak bi puntu galdu zituen atzo Valentziaren kontra, zazpigarren jardunaldiaren partidu garrantzitsuenean.
Bi taldetan hainbat jokalari ezohikoak jokatu zuten ohikoen ordez. Adibidez, Bartzelonan Pedrok jokatu zuen Ibrahimovicen ordez, eta Valentzian, berriz, Villa izan zen egon ez zena, minduta zegoelako.
Hasieran Valentziak gogor jokatu zuen, hainbat abagune izaten. Lehenengoan Victor Valdesek geldiketa zoragarri bat egin zion Pablori, Valentziako jokalaririk onena partidu honetan. Geroago, Pablok berriz, estadio erditik jaurtiketa egin zuen, baina Valdesek berriro gelditu zuen baloia. Bartzelonak ez zuen asko egin eta Messi ere ez zuen asko egiten. Azkenean berdinketarekin ailegatu ziren atsedenaldira.
Atsedenaldia amaitu eta bigarren zatia hasi zen. Bartzelonako taldeak indar gehiagorekin hasi zen eta abagune asko izan zituen, nahiz eta gola ez sartu. Messik eta Pedrok gola sartzeko aukera bana izan zuten, baina ezertarako balio zuen. Partidua oso geldo amaitu zuen, jaurtiketa gutxirekin eta bi taldeek berdinketa itxaroten.
Partidu honen ondorioz, Bartzelonak liderra jarraitzen du sailkapenean, baina, dagoeneko, soilik puntu bat ateratzen dio Madrili.
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
2:30
0
comentarios
Etiquetas: BBVA Txapelketa
7. jardunaldia BBVA txapelketa
Emaitzak:
Coruñako Deportivo 1 Sevilla 0
Real Madril 4 Valladolid 2
Valentzia 0 Bartzelona 0
Xerez 2 Vila-Real 1
Espanyol 2 Tenerife 1
Mallorca 3 Getafe 1
Zaragoza 2 Racing 2
Malaga 1 Almeria 2
Athletic 1 Sporting 2
Osasuna 3 Atletico 0
Sailkapena:
1 Barcelona 19
2 R. Madrid 18
3 Sevilla 15
4 Deportivo 15
5 Mallorca 13
6 Valencia 12
7 Sporting 11
8 Espanyol 11
9 Osasuna 10
10 Athletic 10
11 Almería 9
12 Getafe 9
13 Zaragoza 8
14 Racing 6
15 Atletico 6
16 Tenerife 6
17 Valladolid 5
18 Xerez 5
19 Málaga 4
20 Villarreal 3
7. jardunaldi honetan, Bartzelonak bere lehen berdinketa eskuratu zuen Valentziaren kontra, Victor Valdesi esker. Valentziako taldeak hobeto jokatu zuen, baina ez zuten Bartzelonako atea zulatu. Deportivok Sevillari irabazi zion, Juan Rodriguezen gol ikusgarri batekin. Talde koruñarrak partidua menperatu zuen eta Sevillak ez zuen ia ezer egin.
Madrilek 4-2 irabazi zuen Bernabeun Valladoliden kontra, Raulen bi goli esker.
Xerezek lehengo mailan bere lehen garaipena lortu zuen Vila-Realen kontra, eta horri esker azkenengo postua Castelloko taldeari utzi zion.
Espanyolek bere estadio berrian garaipena eskuratu zuen Teneriferen kontra, Ivan Alosok egindako bi golei esker. Mallorkak 3-1 irabazi zuen bere estadioan Getaferen kontra eta, bestalde, Zaragozak berdindu zuen Racingekin.
Malagak azkenengo postuetan jarraitzen du, Almeriaren kontra galdu zuelako.
Athleticek San Mamesen partidu garrantzitsu bat galdu zuen (1-2) Sportingen kontra, De las Cuevasen partidu on batean.
Amaitzeko, Osasunak Atleticori irabazi zion (3-0) Pandianiren bi goli esker.
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
2:28
0
comentarios
Etiquetas: BBVA Txapelketa
Aurrera ligako liderra: Real Sociedad
Aste honetan berriz ere Donostiako taldeak lidertza berreskuratu du, etxean 1 eta 0ekoarekin Kordoba menderatu ostean. Aurten Donostiarrak hainbat aldaketa jasan arren, etxeko jokalarien gan konfidantza jarri du Martin Lasartek, entrenatzaile berriak.
Honek bere gustoko hainbat jokalari ekarri arren, Jonathan Estrada eta Carlos Bueno besteak beste, harrobiko jokalariak izan dira hasierako hamaikakoan lekua izan dutenak hasiera honetan.
Hasierako hamaika honetan parte hartu duten jokalariak hauek dira:
Bravo, Dani Estrada, Ansotegi, Labaka, Mikel González, Elustondo, Zurutuza, Aranburu, Prieto, Agirretxe y Griezmann.
Bertan ikus dezakegu harrobikoa ez den jokalari bakarra, Bravo.
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
1:11
0
comentarios
Etiquetas: aurrera liga
miércoles, 14 de octubre de 2009
6º jardunaldia (BBVA)
Emaitzak:
Xerez Málaga 1-1
Villarreal Espanyol 0-0
Tenerife Deportivo 0-1
Sevilla R. Madrid 2-1
Valladolid Athletic 2-2
Sporting Mallorca 4-1
Getafe Osasuna 2-1
Atlético Zaragoza 2-1
Racing Valencia 0-1
Barcelona Almería 1-0
Sailkapena:
1. Barcelona 18.
2. R. Madrid 15.
3. Sevilla 15.
4. Deportivo 12.
5. Valencia 11.
6. Mallorca 10.
7. Athletic 10.
8. Getafe 9.
9. Sporting 8.
10. Espanyol 8.
11. Zaragoza 7.
12. Osasuna 7.
13. Almería 6.
14. Atlético 6.
15. Tenerife 6.
16. Valladolid 5.
17. Racing 5.
18. Málaga 4.
19. Villarreal 3.
20. Xerez 2.
BBVA txapelketaren azken jardunaldian Bartzelonak liderra jarri zen Almeriari irabazi ziolako eta Madrilek egindako hutsaz baliatuz . Dagoeneko kataluniar taldeak 3 puntu ateratzen dizkie Madril eta Sevillari, bigarren postuan daudenak. Balentziak Europa Leagueko postuetan kokatu zen Santanderren lortutako garaipenari esker . Gainera, talde balentziarraren gol bakarra Nicola Zigicek sartu zuen, Racingeko jokalaria ohia.
Koruñako Deportibok ere indarra handia du eta bere azken garaipenari esker Teneriferen kontra Championseko postuetan kokatu da, hain zuzen ere, laugarrena. Atletico de Madrilek denboraldi honetako lehen garaipena eskuratu zuen Zaragozaren kontra eta taldearen urduritasuna pixka bat lasaitu zen.
Athleticek berdinketa baliagarri bat lortu zuen Valladoliden, partidu zoro batean. Honi esker, Bilboko taldeak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du, Europa Leaguen sartzeko helburuarekin.
Sailkapenaren erdian hainbat talde jarraitzen dute nahiko lasai, esaterako Getafek, Osasunari irabazi ziona, Sportingek, Mallorcari lau gol sartu zizkiona eta Espanyolek, Vila-Realekin berdindu zuena, nahiz eta ia partidu guztia jokalari bat gutxiagorekin jokatu.
Jaitsiera postuak ez dira asko aldatu: Xerezek azkena da, jardunaldi honetan lehenengo mailan bere lehen gola sartu zuena, Vila-Realek, dagoeneko garaipena ezagutzen ez duena eta Malagak, txarrerago joaten dena.
Amaitzeko, esan behar da taldeen arteko desberdintasunak ikusten ari direla, eta bakarrik Bartzelonak jarraitzen du huts egin barik.
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
7:09
0
comentarios
Etiquetas: BBVA Txapelketa