jueves, 29 de octubre de 2009

Kronika Balentzia Bartzelona

Bartzelonak bakarrik berdinketa bat lortu zuen Mestallan
Talde kataluniarrak bi puntu galdu zituen atzo Valentziaren kontra, zazpigarren jardunaldiaren partidu garrantzitsuenean.

Bi taldetan hainbat jokalari ezohikoak jokatu zuten ohikoen ordez. Adibidez, Bartzelonan Pedrok jokatu zuen Ibrahimovicen ordez, eta Valentzian, berriz, Villa izan zen egon ez zena, minduta zegoelako.

Hasieran Valentziak gogor jokatu zuen, hainbat abagune izaten. Lehenengoan Victor Valdesek geldiketa zoragarri bat egin zion Pablori, Valentziako jokalaririk onena partidu honetan. Geroago, Pablok berriz, estadio erditik jaurtiketa egin zuen, baina Valdesek berriro gelditu zuen baloia. Bartzelonak ez zuen asko egin eta Messi ere ez zuen asko egiten. Azkenean berdinketarekin ailegatu ziren atsedenaldira.
Atsedenaldia amaitu eta bigarren zatia hasi zen. Bartzelonako taldeak indar gehiagorekin hasi zen eta abagune asko izan zituen, nahiz eta gola ez sartu. Messik eta Pedrok gola sartzeko aukera bana izan zuten, baina ezertarako balio zuen. Partidua oso geldo amaitu zuen, jaurtiketa gutxirekin eta bi taldeek berdinketa itxaroten.

Partidu honen ondorioz, Bartzelonak liderra jarraitzen du sailkapenean, baina, dagoeneko, soilik puntu bat ateratzen dio Madrili.

0 comentarios: