Emaitzak:
Xerez Málaga 1-1
Villarreal Espanyol 0-0
Tenerife Deportivo 0-1
Sevilla R. Madrid 2-1
Valladolid Athletic 2-2
Sporting Mallorca 4-1
Getafe Osasuna 2-1
Atlético Zaragoza 2-1
Racing Valencia 0-1
Barcelona Almería 1-0
Sailkapena:
1. Barcelona 18.
2. R. Madrid 15.
3. Sevilla 15.
4. Deportivo 12.
5. Valencia 11.
6. Mallorca 10.
7. Athletic 10.
8. Getafe 9.
9. Sporting 8.
10. Espanyol 8.
11. Zaragoza 7.
12. Osasuna 7.
13. Almería 6.
14. Atlético 6.
15. Tenerife 6.
16. Valladolid 5.
17. Racing 5.
18. Málaga 4.
19. Villarreal 3.
20. Xerez 2.
BBVA txapelketaren azken jardunaldian Bartzelonak liderra jarri zen Almeriari irabazi ziolako eta Madrilek egindako hutsaz baliatuz . Dagoeneko kataluniar taldeak 3 puntu ateratzen dizkie Madril eta Sevillari, bigarren postuan daudenak. Balentziak Europa Leagueko postuetan kokatu zen Santanderren lortutako garaipenari esker . Gainera, talde balentziarraren gol bakarra Nicola Zigicek sartu zuen, Racingeko jokalaria ohia.
Koruñako Deportibok ere indarra handia du eta bere azken garaipenari esker Teneriferen kontra Championseko postuetan kokatu da, hain zuzen ere, laugarrena. Atletico de Madrilek denboraldi honetako lehen garaipena eskuratu zuen Zaragozaren kontra eta taldearen urduritasuna pixka bat lasaitu zen.
Athleticek berdinketa baliagarri bat lortu zuen Valladoliden, partidu zoro batean. Honi esker, Bilboko taldeak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du, Europa Leaguen sartzeko helburuarekin.
Sailkapenaren erdian hainbat talde jarraitzen dute nahiko lasai, esaterako Getafek, Osasunari irabazi ziona, Sportingek, Mallorcari lau gol sartu zizkiona eta Espanyolek, Vila-Realekin berdindu zuena, nahiz eta ia partidu guztia jokalari bat gutxiagorekin jokatu.
Jaitsiera postuak ez dira asko aldatu: Xerezek azkena da, jardunaldi honetan lehenengo mailan bere lehen gola sartu zuena, Vila-Realek, dagoeneko garaipena ezagutzen ez duena eta Malagak, txarrerago joaten dena.
Amaitzeko, esan behar da taldeen arteko desberdintasunak ikusten ari direla, eta bakarrik Bartzelonak jarraitzen du huts egin barik.
0 comentarios:
Publicar un comentario