AURRERA FUTBOLAREKIN

jueves, 14 de enero de 2010

Urteko partidurik garrantzitsuenetariko bat hurrengo larubatean

Hurrengo larunbatean, arrtsaldeko 8etan, jokatzen da San Mamesen Athletic eta Madrilen arteko norgehiagoka. Zurigorriek merengeen kontra, betiko etsaiak aurrez aurre.

Talde zurigorriak sailkapeneko 8. postuan dago, eta Madrilek, berriz, bigarrena da, Bartzelonaren atzetik. Baina, mota honetako partiduetan, sailkapena ez du ezertarako balio. Hemen jokalari guztiek esfortzu ikaragarria egiten dute partidua irabazteko, eta hurrengo egunean hala izango da seguraski.

Athleticek sinisten du garaipenean, aurten nahiko trankil dago sailkapenean, inolako arazorik gabe. Gainera, Madrilek jokalari-huts handiak izango ditu partidu honetan: Higuain, Van der Vaart, Xabi Alonso agian... Jokalari garrantzitsuak dira, eta horrek, madrileko taldearen jokua baldintzatuko du.

Beraz, espero dugu Athleticek partidu on bat egitea, eta behingoz Madrilen kontrako garaipen bat eskeintzea haien zaleei. Aurten bai irabaziko dugu.

martes, 12 de enero de 2010

4 eta 0 eko abantaila desaprobetxatzen dute


Angolak bere laugarren gola sartu zuen 74garren minutuan, une horretan markagailua 4 eta 0ekoa zen Angolaren alde. Partida amaieran aldiz, 4 eta 4 berdindu zuten Malik. Benetan partida amaiera ezin hobea ikusi genuen, Afrikako Koparen lehen egunean.

Partida maldan gora jarri zitzaien Malikoei laugarren gola sartu ziotenean, baina beraiek beraien aukerei so eginez berdinketan sinetsi eta hori lortzeko borrokatu zuten. Esan eta egin, berdinketa lortu zuten ezinezkoa bazirudien ere. Inork ez genuen espero berdinketa, bueno pertsona batek bai eta hori apostatu zuen.

Goleatzaileak:
1-0, min 36: Flávio;
2-0, min 42: Flávio;
3-0, min 67: Gilberto;
4-0, min 74: Manucho;
4-1, min 79: Keita;
4-2, min 88: Kanouté;
4-3, min 93: Kanouté;
4-4, min 94: Yatabare.

Apostatu zuen pertsonak apostu bat egin zuen internetetik, markagailuan 4 eta 0 Angola aurretik zegoenean. Benetan apostu larria izan zen, baina kouta berak apostatutako €1engatik 1000€ irabazten zituen. Pertsona honek 42€ apostatu zituen eta honenbestez 42000€ irabazi zituen.


Madriden mamuak uxatu nahian

Bartzelonak partida presiopean hasi zuen, Real Madridek garaipena lortu zuen eta honenbestez ez zeuden lidertzan. Beraz partidak garrantzi handia zuen, garaipena lortu ezean ez baitziren lidertzen joango.

Partida erraz irabazi zuten Bartzelonakoek, nahiz eta lehen gola 35garren minutuan iritsi, gol aukera asko izan zituzten lehenago aurreratzeko. Gol horren egilea Messi izan zen. Gol horren ostean, Bartzelona soltatzen joan zen eta atsedenaldirako 0 eta 3 irabazten joan ziren Messiren bi gol eta Pyuolen gol bati esker.

Iada partida erabakita zegoen eta beraz zuen entretenimendurako datua ea Pedrok jokatuko zuen. Pedro Tenerifekoa da eta beraz jendeak bera ikusteko ilusio asko zituen eta hori ikusi zen atsedenaldian, bera berotzera irten zenean emandako txalo sorta.

Bigarren zatian, Messik berera jarraitzen zuen eta bere hirugarren gola egin zuen. Eta partida amaitzeko minutu gutxi falta zela, Pedro gola sartzera zihoan baina Luna atzelariak bere atean sartu zuen, Pedrori bere ilusioa ukatuz.

Garaipen honekin Madriden mamuak uxatzen dituzte, Madriden ilusio asko piztu baitziren garaipenaren ostean. Madriden uste zuten Bartzelonak ezin izango zuela beraien presioarekin, baina begira, 2009ko talderik onena berpiztu da 2010 hasiera kaskar baten ostean.

Valentziak Bartzelonaren eta Real Madriden arrastroa jarraitu nahian

Igandean beste garaipen bat lortu zuen Valentziak Xerex-en aurka. Partidan nahiko lasai aritu ziren Emery-renak, segituan aurreratu zirelako markagailuan.

Partidako lehen gola Matak egin zuen hamargarren minutuan. Hala eta guztiz ere etxekoek ez zuten amore eman eta beraien golaren bila joan ziren. Aukerak izan bazituzten ere, ez zen iritsi hainbeste bilatzen zuten gola. Azkenik 25garren minutuan Carlos Calvok taldearen kontraeraso baten ostean baloia sare barrura jaurti zuen.

Pozak gutxi iraun zien etxekoei, 32garren minutuan Silvak golak sartu baitzuen. Bigarren zatia Valentziarrentzat izan zen eta argi geratu zen Xerez zergaitik den ligako talderik ahulena.

Garaipen honekin Valentziak Sevilla atzean usten ari da eta Bartzelona eta Real Madrilen arrastoa jarraitu nahian dabil.

lunes, 11 de enero de 2010

Espanyolek garaipen garrantzitsua lortu zuen Zaragozaren kontra

Cornella El Prat futbol zelaiak berriz ikusi zuen Espanyol taldearen garaipen bat, kasu honetan Zaragozaren kontra, 2-1.

Kataluniakoek lehen gola sartu zuten, Verdu erdilariaren bidez, Zaragozako taldearen opari bati esker. Opari hauek errepikatuz gero, Zaragozak bigarren mailara joango nahitaez.

Talde aragoitarrak ez dauka golik, eta hori garbi gertu zen atzo: haiek sartutako gola Moises Hurtado, Espanyol-eko jokalariak sartu zuen bere atean, Jorge Lopez-en jaurtiketa baten ostean.

Baina, azkenean, Marques jokalari gazteak justizia egin zuen zuen talde kataluniarraren bigaren gola sartuz.

Emaitza honekin Espanyol-ek sailkapeneko erdian kokatu da baina, Zaragozak arazo handi bat du: hurrengo partiduak irabazten ez baditu, zaila izango du lehenengo mantentzeak.

domingo, 10 de enero de 2010

Garaipen sufritu bat Sporting-entzat

Asko kostatu zaio Gijon-eko taldeari, baina, azkenean, garaipena lortu du 1-0.

Bi taldeek partiduaren kontrola bereganatzea nahi zuten hasieratik. Hori dela eta, biek aukera onak izan dituzte emaitzean aurreratzeko. Baina, azkenean Diego Castro-k, Sporting-eko jokalariak gola sartu du, lehenengo zatia amaitu baino lehen.

Bigarren zatian Spoting-ek oso ondo hasi du, agian denboraldi osoan jokatu duen zatirik onena. Hala ere, ez du bigarrena sartu, eta, poliki-poliki, Getafek hobeto jokatzen hasi da. Abagune asko izan ditu talde madrildarrak, baina azkenean partidua Sporting-entzat izan da.

Emaitza honekin Gijoneko taldeak sailkapeneko erdialdean sendotzen da, baina, Getafek, Europa Leaguen sartzeko aukera ezinhobea galdu du.

Deportivok Champions-en sartzen da Osasunaren kontra

Abendutik ez zuen golik sartzen Deportivok, baina gaur, Riazor-en, Osasunaren kontra Juan Rodriguez-ek gola sartu eta garaipena eman dio talde txuriurdinari.

Partidua nahiko txarra izan da, batez ere lehenengo zatian. Bi taldeek gol aukera gutxi izan dituzte, eta jokoa txarra izan da. Baina, bigarren zatia hasi bezain laster, Juan Rodriguez erdilariak gola sartu dio Ricardori.

Baina, beste gauza txarrak izan ditu Osasunak. 66. minutuan epaileak Nekounam kanporatu du txartel gorria atera eta gero. Horren ondorioz talde nafarrak 10 jokalariekin jokatu du bigarren zatiaren erdia.

Osasunak saiatu da partidua berdintzen, baina ezinean. Azkenean partidua 1-0 amaitu da Deportivoren alde, emaitza ezinhobea talde galiziarrarentzat, Champions Leagueko postuetan sartzen delako, laugarrena da,hain zuzen ere.

Puntu bat Malagan talde zurigorriarentzat

Athleticek puntu garrantzitsu bat lortu du La Rosaleda futbol zelaian, eta ez du lortu erraz, lehen momentutik asko sufritu izan du.

Malagak oso gogor hasi du norgehiagoka, eta horren ondorioz hainbat gol aukera izan ditu, baina, agerian utzi du zein posizioan dagoen, aukera guztiak huts egin dituelako.

Orduan, lehoiek aurrera joan dira, baloi luzeak Llorenteri bidaliz. Toquerok aukera garbi bat izan du lehen zatian, baina baloia zutoinera joan da.

Lehen zatia hutsean amaitu da, baina, bigarren zatiko hasieran, Weligtonek burukada bati esker gola lortu du Malagako taldearentzat. Baina, ez da oso ona izan Malagarentzat, atzera egin duelako. Orduan, talde zurigorriak hobetu jokatu izan du, eta, horri esker, aukera asko izan ditu. Munua, talde andaluziarraren atezainak bi geldiketa onak egin dizkie Llorente eta Javi Martinez-i, baina ezin izan du ezer egin Llorentek sartutako penaltyan 79. minutuan.

Azkenean partidua 1-1 amaitu da, eta ez da emaitza txarra talde zurigorriarentzat. Jada, 27 puntu ditu, eta 8. postuan dago.

Madrilek garaipena lortu du elurraren gainean

Hauxe da partidua deskribatzeko erabili ahal den hitzarik egokiena: elurra. Partidu guztia elurrez beteta jokatu da, eta horrek zailtasun handia izan da bi taldeentzat.

Baina, Higuainek ez da jokalari normal bat, eta lehenengo zatiaren lehen minutuan izugarrizko gola sartu dio Aouateri, benetan gol aparta izan da. Baina Mallorkak ez du atzera egin, eta ondo jokatu du gutxi gora behera 30. minutura arte. Baina minutu horretik ez du ezer ere ez egin, talde balearra desagertuta zegoen.

Bigarren zatian, Madrilek abagune gehiago izan ditu, Mallorkaren joku txarraz baliatuz. Orduan, Granerok bigarrena sartu du talde madrildarrarentzat, Higuainen pase baten ondorioz. Zuriek emaitza handitzeko aukera gehiago izan dituzte, baina azkenean elurrezko partidua 2-0 huts amaitu da.

Baina ez da izan dena ona Madrilentzat, bi jokalariek mina hartu dutelako: Xabi Alonso eta Van der Vaart. Berri hau ez da batere ona Pellegrinirentzat, zelaierdian huts handiak izaten dituelako orokorrean.


Villarreal 1 Almeria 1

Lilloren etorrerak ongi egin dio Almeriari eta honenbestez pixkanaka-pixkanaka beheko postuetatik ihesean dabil. Atzo Villarrealen aurka berdindu zuten arren, jokoan beste irudi bat eman zuten andaluziarrek. Egia esan Madrigal zelai zaila bada ere Almeria partidaren bila irten ziren hasieratik eta hori garesti ordaitzekotan egon ziren.

Hasieratik Villarrealek aukerak izan zituen lehen gola sartzeko baina hau ez zen iritsi 40º minuturarte, Nielmarrek Cazorlaren erdiraketa bat bururatu baitzuen ate barrura. Atsedenaldira emaitza justuarekin iritsi ziren etxekoak, aukera gehiago izan baitzituzten eta 1 eta 0koa ez baitzen zelaian ikusitakoa agertzen.

Bigarren zatian Almeriak gorago egin zuen eta aukerak izan zituen berdinketa lortzeko, baina azken jaurtiketetan huts egiten zuten. Azkenean Coronak penalti bidez, penalti argia egin zuen Villarrealeko atzelariak, lortu zuen berdinketa. Ordutik aurrera Villarreal bat gutxiorekin geratu zen Marcano kaleratu zuelako epaileak.

Bat gutxiorekin egon arren Llorentek aukerak izan zituen berriz ere markagailuan aurreratzeko baina azkenean ez zuen gola lortu.

Azkenik berdinketa Madrigalen, emaitza justoa bi taldeentzat.