Azken partidetan ezinean ari dira bere zelaian Sevillarrak. Atzo, Racing-ek mendean hartu zituen Manolo Jimenezenak. Egia esan Sevillak baja asko zituen Afrikako Kopa eta lesioak direla eta baina atzo Racing nagusi izan zen. Racing ongi hasi zen, Sevillaren atzelarien hutsak baliatu zituen Canalesek eta hogeita hamar garen minuturako iada 0 eta 2 irabazten zeuden Canalesen bi gol ederrei esker. Lehen zatian aukerak izan zituen Racingek gol gehiago sartzeko baina ez ziren gai izan horretarako.
Atsedenalditik bueltan, Sevillak gora egin zuen berdinketa lortu nahian eta lehen gola honela iritsi zen Romaric-en gola. Zoriz, Negredok egindako bururakada baten ostean, marra gainetik hartu zuen baloia.
Ordutik aurrera, Sevillak aukera asko izan zituen berdinketa lortzeko, baina azkenean, azken metroetan ez zuten asmatu eta horregatik 1 eta 2koa izan zen emaitza, benetan emaitza justoa Racingentzat.
domingo, 10 de enero de 2010
Sanchez Pizjuan, infernua Sevillarentzat
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
8:40
Etiquetas: BBVA Txapelketa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario