Real Madril kalean utzi ondoren, Errege Kopan aurrera egin nahi dute Alcorconekoek. Kanporaketa honetan Racing taldearen aurka jokatzen duten arren beste ezusteko bat eman nahi dute.
Joaneko partidan, Alcorconen jokatua, ezinezkoa izan zen etxekoentzat. Racingen ongi aztertu du talde madrildarra, ez dute nahi beste ezustekorik jaso nahi eta horregatik gogor irten ziren berdegunera. Horregatik lehen gol aukerak eta lehen gola Racingentzat izan zen 31. minutuan. Partida zail jarri bazen ere madrildarrek gora egin zuten golaren bila eta horrek atzean egindako hutsekin batera, Racingen bigarren gola ekarri zuen atsedenaldia iristear zenean.
Atsedenaldian partida oso maldan gora jarri zen eta hala ere madrildarrak gora egin nahi zuten, Real Madril kaleratu ostean ezin dutela besoak jeitsi azkar. Beraz, bigarren zatian gogotsu irten ziren eta horrekin iritsi zen lehen gola lehen hamar minutuetan. Honela jarraitu zuten berdinketaren bila, baina irribarreak gutxi iraun zuen, bost minututan hirugarrena sartu baitzuten kantabriarrek. Hor iada burua jeitsi zuten, Racing oso ongi ari baitzen jolasten eta ez zen egun hartako Real Madril bezalakoa. Kantabriarrek atzean huts gutxi egin zituzten eta aurrean berriz izandako aukera gutxiak aprobetxatu zituzten.
Partida 1 eta 3koarekin amaituko zela zirudien eta hortaz kanporaketa maldan behera izango zuten kantabriarrek, baina han agertu zen zaleen poza aterako zuen gola 87. minutuan eta horrekin batera kanporaketa pasatzeko klubak behar duen itxaropena ere bizirik mantentzen dute madrildarrek. Azkenik 2 eta 3 irabazi zuten kantabriarrek.
Etorriko partida jokatuko da datorren astean, gai izango al dira madrildarrak kanporatzeko? Hurrengo astean erantzuna.
jueves, 7 de enero de 2010
Beste ezusteko baten bila...
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
14:21
Etiquetas: Errege Kopa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario