martes, 12 de enero de 2010

Valentziak Bartzelonaren eta Real Madriden arrastroa jarraitu nahian

Igandean beste garaipen bat lortu zuen Valentziak Xerex-en aurka. Partidan nahiko lasai aritu ziren Emery-renak, segituan aurreratu zirelako markagailuan.

Partidako lehen gola Matak egin zuen hamargarren minutuan. Hala eta guztiz ere etxekoek ez zuten amore eman eta beraien golaren bila joan ziren. Aukerak izan bazituzten ere, ez zen iritsi hainbeste bilatzen zuten gola. Azkenik 25garren minutuan Carlos Calvok taldearen kontraeraso baten ostean baloia sare barrura jaurti zuen.

Pozak gutxi iraun zien etxekoei, 32garren minutuan Silvak golak sartu baitzuen. Bigarren zatia Valentziarrentzat izan zen eta argi geratu zen Xerez zergaitik den ligako talderik ahulena.

Garaipen honekin Valentziak Sevilla atzean usten ari da eta Bartzelona eta Real Madrilen arrastoa jarraitu nahian dabil.

0 comentarios: