jueves, 7 de enero de 2010

Kopa guztien irabazlea Sevillaren aurka galdu zuen Camp Noun

Errege Kopako final zortzirenetako partidu onenena, Bartzelona Sevillaren kontra. Bartzelonak ordezko asko jarri zituen zelaian, baita Sevillak ere, talde erdia lesioekin zegoelako.

Partidua bizi-bizi hasi zen, eta bi taldeek izan zituzten gol aukerak. Capel, Sevillako jokalari gazteak gola sartu zuen, baina epaileak ez zion eman baliorik, jokoz kanpo zegoelako.

Baina, Sevillak gola sartu zuen azkenean, Capelen bidez berriz. Bartzelonak azkar erreakzionatu zuen, eta Bojanek gola sartu zuen, baina, epaileak, berriz baliogabetu zuen.

Bartzelonak gogor jarraitu zuen, eta Ibrahimovic aurrelari suediarrak, jokaldi on baten ondorioz gola sartu zuen, talde katalanarraren itxaropenak gauzatuz. Baina, hurrengo jokaldian, Chigrinskiy penaltya egin zuen, eta, horri esker, Negredok gola sartu zuen.

Azkenean partidua 1-2 amaitu zuen Sevillaren alde, eta honekin, talde andaluziarrak aukera asko ditu klasifikatzeko. Emaitza ikusiko dugu hurrengo astean.

0 comentarios: