sábado, 2 de enero de 2010

2009ko talderik onenak berdindu du 2010ko estreineko partidan


Bartzelonak ezin izan du urtea garaipenarekin hasi, Villarrealen aurka berdinketa (1-1)lortu du Nou Camp futbol zelaian.

Partidaren atarian, une hunkigarri bat ikusi ahal izan genuen, iaz eta aurtengo Bartzelonako jokalari guztiak (etorri ahal izan dutenak behintzat), futbol zelaiko ohola baten gainean lorturiko 6 kopekin.

Une hori bizi ostean, Villarrealekoek ohorezko pasabidea egin zieten Bartzelonakoei. Pasabidearen ostean, partidak bere ohiko bidea hartu du eta horrekin batera Bartzelonak iazko talde bera ematen zuen, baloi jabetza, gol aukerak,...

Horretan iritsi da partidako lehen gola, Pedrok Henryk zurtoinera jaurtitako jaurtiketa baten aldaratzeaz baliatu da gola. Partida ikusgarria zazpigarren minuturako aurretik, zaleak gustora, joko polita etab. Baina halako batean Villarrealekoak esnatu eta baloi jabetzaz egiten hasi dira. Baloi jabetza horrekin batera ere, lehen gol-aukerak sortzen hasi dira eta honela Bartzelonari beldurra sartzen.

Atsedenaldira 1 eta 0ekoarekin iritsi badira ere bi taldeek izan dituzte golak sartzeko aukerak.

Atsedenalditik bueltan, Villarrealekoak oso gogor hasi dira eta bi gol aukera izan dituzte lehen minutuetan. Hasieran Bartzelona izan bada jaun eta jabe oraingo hasieran Villarreal zen eta horregatik iritsi da berdinketaren gola segituan, Fuster iza nda golegilea berrogehi eta hamargarren minutuan.

Ordutik aurrera partida irekia zegoen, bi taldeek izan dituzte gol aukerak, baloi jabetza ez zen talde batena etab.

Azkenean berdinketa izan da emaitzarik egokiena,a partidaren nondik norakoak aztertuz.

P

0 comentarios: