sábado, 2 de enero de 2010

Zigic errege magoa...


Serbiarra errege magoan bihurtu da Balentziari hiru puntuak emateko. 1 eta 0 irabazi dio Balentziak Espanyoli Zigic-en golari esker. Gol hau azken minutuan iritsi da 92.enean alegia.

Lehen zatia aukera askorik gabe hasi da, talde bakoitzarentzat bat Villa eta Javi Marquezek alegia. Lehen zatian ez dira aukera askorik gertatu eta futbola ez da ikusgarria izan.

Bigarren zatia aldiz beste modu batera hasi da, Balentziarrak aurrera joan dira eta lehen hamar minutuetan bi gol aukera argi izan dituzte. Villak bi aukera argi izan ditu bere taldea aurreratzeko baina ez du errematean asmatu eta beraz ez du golik sartu. Baina bi aukera horien ostean, Roncagliak aukera argi bat izan du baloia ongi gurutzatuz baina honek ere ez du asmatu eta ezin izan du bere taldeari lehen gola eman.

Azkenik Emeryri asko gustatzen ez zaion jokalaria sartu behar izan du partidan (Zigic) zehar. Aldaketa honek taldeari onura handiak ekarri dizkio jokoan, ordutik aurrera erasora gehiago igo baitira.

Azkenean partida berdindurik amaituko zela zirudienean, agertu da Zigic, Joaquinek jarritako erdiraketa bat sare barrura eramateko, gola ikusi nahi baduzu klikatu hemen.

0 comentarios: