jueves, 7 de enero de 2010

Celta 1 Villarreal 1


Errege Kopak honelako ezhusteak ekartzen ditu. Lehen mailako taldeak lasaitu egiten dira maila baxuogoko taldeen aurrean eta batez ere aurreko larunbatean Bartzelonaren aurka berdindurik. Hori gertatu zitzaion Villarreali, ezin izan zuen Celta mendean hartu final zortzirenetako joaneko partidan.

Partida ongi hasi zen Villarrealentzat, Rossik Caniren pase bat baliatu baitzuen partidako lehen gola sartzeko. Hurrengo minutuetan gehiago nahi zuten Valverderen taldeak eta horregatik gora egin zuen. Azken metroetan huts egiten zuten eta beraz ezin zuten aldea gehiago handitu. Atsedenaldira 0 eta 1ekoarekin iritsiko ginelakoan geuden Arthurok Trashorrasek ateratako falta bat burutatu zuen arte eta ondorioz baloia sare barrura sartu zuen arte. Berdinketaren gola iritsi zen atsedenaldira iristeko minutu bat falta zenean.

Bigarren zatian Celtarena izan zen, ligan lortzen ez dute lortu nahi zuten Errege Kopan, garaipen bat. Galiziarrak ligan disfrutatzen ez dutena Kopan disfrutatzea erabaki dutela dirudi. Ez dute irudi bera ematen bi txapelketetan eta honela jarraituz gero larria izango da ligakoa eta aldiz pozgarria kopakoa.

Bigarren zatian aukera gehiago izan zituzten galiziarrek baina hauek ere kale egin zutenez berdinketa lortu zuten, kanporaketa Madrigalen erabakitzeko.

0 comentarios: