jueves, 7 de enero de 2010

2010a ezin garaipen batekin hasi...

Urtea gaizki hasi dute txuri-urdinek. Igandean izan zuten urteko lehen partida eta bertan ezin izan zuten Villarreal "B" taldearen aurka garaipen berri bat erdietsi.

Hasieratik donostiarrak ez ziren gustora aurkitu berdegunean, Lasartek partidua Madrigelen jokatuko zelakoan prestatu zuen eta ez zuten han jokatu. Beraz, hasieratik ez ziren gustora aurkitu berdegunean eta horrek azkenean faktura pasatu zuen.

Hala eta guztiz ere, txuri-urdinak gogor hasi ziren, berehala Nsuek gol bat lortu baitzuen nahiz eta epaileak ongi baliogabetu zuen (jokoz at baitzegoen errealeko aurrelaria). Lehen zatia joko berdinketa batekin amaitu zen, etxekoak, beraien jokoa ezarri nahi zuten baita donostiarrek ere. Azkenean talde bakoitzak aukera bana izan zuten lehen zati honetan, lehen abisuak emateko.

Bigarren zatia hasi eta berehala villarrealeko Musacchio atzelariari bigarren txartel horia erakutsi zion epaileak eta beraz kalera joan behar izan zuen. Kaleratze horretaz baliotu zen Lasarte bi aldaketa egiteko Aranburu (baloi jabetza gehiago izateko) eta Griezman (aurrera gehiago begiratzeko). Aldaketa hauek egin eta berehal Griezmanek bereganatutako baloi baten ostea iritsi da partidako lehen gola, Zurutuzaren eskutik. Gol polita izan da eta une horretan donostiarrak lasaitu egin ziren eta lasaitasun horretaz ziren berdinketarn gola sartzeko. Gola benetan gorputz jarrera deseroso batean lortu zuen Marcos Rubenek. Aurrelari trebea da eta gola ere honela lortu zuen, baloia kanpora zioanean, orpoa sartu zuen eta orpoz Mikel Gonzalez eta Bravoren ezusterako baloia sare barrura sartu zuen.

Hortik aurrera partidak ez zuen garrantzi gehiago izan, soilik partida amaitzeko minutu bat geratzen zenean Dani Estrada errealeko atzelariak bigarren horia ikusi zuen eta hau ere kaleratua izan zen. Bere urtebetetze eguna ez zen biribila izan, lehenik taldeak ezin izan zuelako garaipen bat lortu, ondoren bere bizitzako lehen kaleratzea ikusi zuelako eta amaitzeko lesionatu egin zelako eta orain bi hilabetez egongo da berdegunetik at.

0 comentarios: