viernes, 1 de enero de 2010

Championseko partidua Son Moix-en


Hurrengo igandean, arratsaldeko 7etan, Mallorkak eta Athleticek jokatu egingo dute Son Moix futbol zelaian. Talde balearrak 27 puntu darama, eta, bilbotarrek, berriz, 26. Hori dela eta, partidu on bat espero da.

Bi taldeek gogor arituko dira seguraski, Champions Leagueko bidea ez galtzeko. Gainera, etsai zuzenak dira, eta hori emozio handiagoa ematen dio partiduari, talde batek irabaztekotan, bestea atzean utziko duelako.

Baina, talde bilbotarrarentzat ez da partidu erreza izango, Mallorkak oso ondo jokatzen ari delako bere zelaian, non ia partidu guztiak irabazi ditu. Horregatik, lehoiek erne egon beharko dira, eta Llorenteren kalitatea aprobetxatu behar izango dute, gaur egun aurrelari errioxarra ezinbestekoa delako talde zurigorrian. Gainera, Muniainek ere bere aukerak izango ditu partidu honetan, eta hori beti garrantzia handia du.

Beraz, badakizue: igandeko 7retan erne egon telebista edo irratiari, Athleticek sailkapenean igotzeko aukera ezinhobea izango duelako.

0 comentarios: