miércoles, 6 de enero de 2010

Caparros talde zurigorritik at?

Zurrumurru asko entzuten dira duela gutxitatik, zeinek Caparros entrenatzailea protagonistatzat dute. Utrerako entrenatzaileak hiru denboraldi darama lehoiekin, emaitza nahiko hobeak lortzen.

Horregatik, berak lortutako emaitzak oihartzun handia izan dute Europa osoan, non Caparros nahiko ospetsua egin da. Pasaden udan, italiako hainbat talde Athletic-i galdetu zioten entrenatzailetaz, baina, Caparrosek nahiago izan zuen Bilbon geratzea.

Baina, aurten, kasua ezberdina da. Udan bere kontratua amaitzen du, eta, horregatik, hainbat talde bere atzean daude, Italiako batzuk, baina, batez ere, Ingalaterrako beste askok. Entzutetsua egin da batez ere Athleticen atera dituen jokalariengatik, Llorente, Javi Martinez eta Muniainen kasuak, esaterako.

Beraz, uda honetan erne egon beharko gara, eta batez ere talde zurigorriak, agian entrenatzaile berri bat kontratatu beharko duelako.

0 comentarios: