Bartzelonak partida presiopean hasi zuen, Real Madridek garaipena lortu zuen eta honenbestez ez zeuden lidertzan. Beraz partidak garrantzi handia zuen, garaipena lortu ezean ez baitziren lidertzen joango.
Partida erraz irabazi zuten Bartzelonakoek, nahiz eta lehen gola 35garren minutuan iritsi, gol aukera asko izan zituzten lehenago aurreratzeko. Gol horren egilea Messi izan zen. Gol horren ostean, Bartzelona soltatzen joan zen eta atsedenaldirako 0 eta 3 irabazten joan ziren Messiren bi gol eta Pyuolen gol bati esker.
Iada partida erabakita zegoen eta beraz zuen entretenimendurako datua ea Pedrok jokatuko zuen. Pedro Tenerifekoa da eta beraz jendeak bera ikusteko ilusio asko zituen eta hori ikusi zen atsedenaldian, bera berotzera irten zenean emandako txalo sorta.
Bigarren zatian, Messik berera jarraitzen zuen eta bere hirugarren gola egin zuen. Eta partida amaitzeko minutu gutxi falta zela, Pedro gola sartzera zihoan baina Luna atzelariak bere atean sartu zuen, Pedrori bere ilusioa ukatuz.
Garaipen honekin Madriden mamuak uxatzen dituzte, Madriden ilusio asko piztu baitziren garaipenaren ostean. Madriden uste zuten Bartzelonak ezin izango zuela beraien presioarekin, baina begira, 2009ko talderik onena berpiztu da 2010 hasiera kaskar baten ostean.
martes, 12 de enero de 2010
Madriden mamuak uxatu nahian
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
0:25
Etiquetas: BBVA Txapelketa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario