jueves, 7 de enero de 2010

Meniskoa hautsi du Dani Estradak (Real Sociedad)



Dani Estrada errealeko jokalari zarauztarrak meniskoa hautsi zuen pasaden igandeko partidan. Partida jarraitzeko asmoan bazen ere ez zuen partida amaitu txartel gorria ikusi zuelako, baina bestela partida guztia jokatuko luke.

"Lesioa lehen zatian egin nuela badakit, hasieran golpe bat nuela pentsatu nuen eta horregatik joan nintzen entrenatzera astelehen goizean. Ez nuen min handia sentitzen baina arratsaldean ezin nuen aguantatu eta medikuarengana joan nintzen. Berak eman zidan berria, meniskoa hautsi nuen."

Berak bizitzan duen lesio handiena da igandean egindakoa eta baita ere berak jasotako lehen txartel gorria. "Gogotsu nago, ostiralean operatuko didate eta laster izango nahiz zelaian, medikuek bi hilabeteko epea jarri badidate ere espero lehenago izatea. Une gogor honetan asko eskertzen dut entrenatzailearen babesa, babes handia ematen ari zait eta benetan eskertzen dut."

Kasualitatea bada ere igandean Dani gogotsu irten zen zelaira, bere urtebetetze eguna zelako eta itxaropentsu zegoen partidarako. Aldiz bertatik ez da gustora itzuli, lesio bat eta txartel gorri bat besapean dituela itzuli baita.

Tamalez lesio txarra da errealarentzat, Dani laterala ez bada ere aurten Carlos Martinezen lesioengatik posizio horretan ari zen jokatzen eta benetan denboraldi bikaina egiten ari zen, Martin Lasarterentzat hasierako hamaikakoan gizon finkoa baitzen. Ordurarte 92 minutu soilik galdu zituen, 2 pasaden igandean txartel gorria ikusi zuelako eta 90 aldiz Recreativoren aurka bost txartel horirengatik jokatu ezin zuelako.

Beraz erealzale guztiek bere itzulera nahi dugu berehala nahi dugu, nahiz eta orain Carlos Martinezen itzulerarengatik pozten garen. Jokalariak ez zuen zorte ona izan, aurredenboraldiko lehen entrenamenduan lesionatu baitzen eta lesio garrantzitsua izan zuenez denbora luzez egon da jokatu ezinik. Orain bi hilabete hauetan hamaikakoan sartzeko aukera aparta dauka, ea aprobetxatzen dituen minutu hauek.

0 comentarios: