Hauxe da partidua deskribatzeko erabili ahal den hitzarik egokiena: elurra. Partidu guztia elurrez beteta jokatu da, eta horrek zailtasun handia izan da bi taldeentzat.
Baina, Higuainek ez da jokalari normal bat, eta lehenengo zatiaren lehen minutuan izugarrizko gola sartu dio Aouateri, benetan gol aparta izan da. Baina Mallorkak ez du atzera egin, eta ondo jokatu du gutxi gora behera 30. minutura arte. Baina minutu horretik ez du ezer ere ez egin, talde balearra desagertuta zegoen.
Bigarren zatian, Madrilek abagune gehiago izan ditu, Mallorkaren joku txarraz baliatuz. Orduan, Granerok bigarrena sartu du talde madrildarrarentzat, Higuainen pase baten ondorioz. Zuriek emaitza handitzeko aukera gehiago izan dituzte, baina azkenean elurrezko partidua 2-0 huts amaitu da.
Baina ez da izan dena ona Madrilentzat, bi jokalariek mina hartu dutelako: Xabi Alonso eta Van der Vaart. Berri hau ez da batere ona Pellegrinirentzat, zelaierdian huts handiak izaten dituelako orokorrean.
domingo, 10 de enero de 2010
Madrilek garaipena lortu du elurraren gainean
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
13:28
Etiquetas: BBVA Txapelketa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario