sábado, 9 de enero de 2010

Berriz ere lider

Etxean beste partida bat irabazi du Realak gaur, denboraldi honetako zortzigarrena jarraian, gaur 4 eta 1 hartu du mendean Cadiz.

Partidako lehen minutuetan ongi aritu bada ere, ezin izan du gola sartu. Mikel Aranburuk izan du lehen gola sartzeko aukera aparta, Griezmanen jokaldi batekin atezaina atzean utzi, Mikeli pasa eta honek atera jaurtitzerakoan atzelari batek urrundu du baloia. Erreala nagusi zen zelaian baina Aranbururen beste akats bat baliatu dute Cadizekoek partidako lehen gola sartzeko zazpigarren minutuan Diego Tristanen bitartez. Pozak gutxi iraun die Cadizekoei, Erreala nagusi zen zelaian eta Aranburuk partidako lehen ekintza on bat burutu du, berdinketa lortzea hamaikagarren minutuan.

Banakoa sartu ondoren Reala izan zen jaun eta jabe eta bereak izan ziren lehen 45 minutuetako gol aukera onenak. Argiena 36. minutuan eduki dute txuri-urdinek, baina Labakaren erremateari erantzun bikaina eman dio Casilla atezainak. Horrenbestez 1-1ekoarekin iritsi da partida atsedenaldira.

Atsedenalditik bueltan partida ongi hasi da etxekoentzat. Lehen minutuan atzelariaren eta atezainaren gaizki ulertu batetaz baliatu da Agirretxe bere taldea markagailuan aurretik jartzeko.

Gola sartu ondoren pixka bat erlaxatu egin zen Reala eta Cadizek erasora jo zuen. Dena den, andaluziarrek ez zuten gol aukera argirik sortu.

Reala ez zen larritasunik pasatzen ari, baina 2-1eko emaitza oraindik arriskutsua zen. 76. minutuan partida erabakita utzi zuen Elustondok. Bere jaurtiketak aurkari batengan jo zuen eta sare barrura sartu zen (3-1). Bazirudien norgehiagoka 3-1ekoarekin bukatuko zela, baina azken minutuan Griezmannek arratsaldea borobildu zuen 4-1ekoa sartuz.

Emaitza horrekin (4-1) bukatu zen partida eta Herculesek igandean jokatu zain lidergoan da Reala.

0 comentarios: