jueves, 7 de enero de 2010

Deskalabrua Kolonbino Berrian

Porrot ikusgarria, apalkuntza... Asko dira Atletiko Madrilek atzo jokatu zuen partidua laburtzeko ezaugarriak. Recreativok partidu guztia kontrolatu zuen erreztasun osoz, talde madrildarrari inolako aukerarik eman gabe.

Oso azkar sartu zuten lehen gola andaluziarrek, Fornaroli-ren bidez. Atletiko Madrilen defentsa apalaz baliatuz, gola sartu zuen erraz-erraz. Horrez gain, Ujfalusik, sarrera itxusi baten ostean, txartel gorria ikusi zuen, bere taldea 10 jokalariekin utziz.

Gainera, lehenengo zatia amaitu baino lehen, Barralesek gola sartu zuen Cedric jokalariak penaltya egin eta gero. 2-0 joaten ziren, eta talde zurigorriak ezin zituen gauzak aldatu, Recreativok partidua guztiz kontrolatzen zuelako.

Partiduko azken minutuetan, talde txuriurdinak hirugarren gola sartu zuen, Candeias-en bitartez.

Hiru eta huts amaitu zen partidua, baina madrilgo taldeak gol gehiago jaso ahal izan zituen. Recreativok ordezko askorekin jokatu zuen, baina BBVA ligako "nagusi" bati irabazi zion erraztasun osoz. Benetan kezkagarria da Atletiko Madrilen egoera.

0 comentarios: