Hauxe izan da Errege Magoek Bilbon ekarri duten oparirik hoberena: talde zurigorriaren entrenamendua ikustea San Mamesen. Entrenamendua 10:30etan hasi behar zen, baina, umeak oso goiz joan dira haien jokalari gogokoenak ikustera. Bazegoen jendea bederatzietatik San Mameseko atean itxaroten.
Athleticeko jokalariek ez dute huts egin, eta espero zen orduan agertu dira Katedralean. Ordu horretarako bazegoen mundu guztia San Mames barruan, kamarekin argazkiak ateratzen. Errege magoek opari asko ekarri dizkiete umeei, baina, hauxe, seguraski izan da hoberena, Athleticeko izarrak ikustea.
Mota honetako ekitaldiak oso politak izaten dira umeentzat eta ez hain umeentzat. Hori dela eta, komenigarria izango litzateke hau urteko egun askotan errepikatzea, talde zurigorriaren irudia hobetzen duelako.
miércoles, 6 de enero de 2010
Errege Magoen oparia: Athleticen entrenamendua ikustea
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario