martes, 12 de enero de 2010

4 eta 0 eko abantaila desaprobetxatzen dute


Angolak bere laugarren gola sartu zuen 74garren minutuan, une horretan markagailua 4 eta 0ekoa zen Angolaren alde. Partida amaieran aldiz, 4 eta 4 berdindu zuten Malik. Benetan partida amaiera ezin hobea ikusi genuen, Afrikako Koparen lehen egunean.

Partida maldan gora jarri zitzaien Malikoei laugarren gola sartu ziotenean, baina beraiek beraien aukerei so eginez berdinketan sinetsi eta hori lortzeko borrokatu zuten. Esan eta egin, berdinketa lortu zuten ezinezkoa bazirudien ere. Inork ez genuen espero berdinketa, bueno pertsona batek bai eta hori apostatu zuen.

Goleatzaileak:
1-0, min 36: Flávio;
2-0, min 42: Flávio;
3-0, min 67: Gilberto;
4-0, min 74: Manucho;
4-1, min 79: Keita;
4-2, min 88: Kanouté;
4-3, min 93: Kanouté;
4-4, min 94: Yatabare.

Apostatu zuen pertsonak apostu bat egin zuen internetetik, markagailuan 4 eta 0 Angola aurretik zegoenean. Benetan apostu larria izan zen, baina kouta berak apostatutako €1engatik 1000€ irabazten zituen. Pertsona honek 42€ apostatu zituen eta honenbestez 42000€ irabazi zituen.


0 comentarios: