jueves, 7 de enero de 2010

Bartzelonaren berdinketa ezin aprobetxatu madrildarrek



1 Barcelona 40
2 R. Madrid 38
3 Valencia 32
4 Mallorca 30 -------------Sporting Málaga 2-2
5 Sevilla 30-------------Getafe Valladolid 1-0
6 Deportivo 28-------------Atlético Sevilla 2-1
7 Getafe 27-------------Racing Tenerife 2-0
8 Athletic 26-------------Mallorca Athletic 2-0
9 Villarreal 22-------------Osasuna R. Madrid 0-0
10 Sporting 21-------------Zaragoza Deportivo 0-0
11 Atlético 17-------------Valencia Espanyol 1-0
12 Osasuna 17-------------Almería Xerez 1-0
13 Valladolid 16-------------Barcelona Villarreal 1-1
14 Racing 16
15 Almería 16
16 Espanyol 16
17 Tenerife 15
18 Málaga 13
19 Zaragoza 13
20 Xerez 7


Astebukaera Bartzelonaren berdinketarekin hasi zen. Bertan Camp Nou zelaian Villarreal taldeak ongi eutsi zien Guardiolaren taldeari eta honenbestez balio handiko berdinketa lortu zuten. Berdinketa horrek iganderako emozioa ekartzen zuen, bertan Real Madrilek Osasuna mendean hartuz gero lidertzan jarriko litzateke eta honenbestez ligak emozio handia izango zuen.

Baina ez zen hala izan, Osasunak ongi eutsi zion talde madrildarrari eta berdinketa garrantzitsu bat eskuratu zuten euskaldunek. Atzetik Valentziak ere garaipen garrantzitsua lortu zuen bi talde hauetaz hurbiltzeko eta aldi berean Sevilla atzean usteko. Emerirenek Espanyol hartu zuten mendean Mestallan eta Sevilla aldiz, krisian sartu da Atletico de Madrilen aurka galdu ostean. Egia da talde madrildarrak azken egunetan ematen ari zen irudi kaskarra alde batera utzi zuen eta talde indartsu baten irudia eman zuela. Bestetik Mallorka ari da aurtengo sorpresa izaten. Aste honetan Bilboko lehoiak hartu ditu mendean eta horrekin batera sailkapenean Sevillarekin berdindu du, biak Valentziatik bi puntuta daudelarik.

Europa leagueko lekuei dagokionez, oraintxe bertan Sevilla (Mallorkak pasa egin diolako)eta Deportivo daude. Lotinaren taldea indartsu dabil aurten, aspaldiko partez talde galiziarrak europarako pasea lortzekotan dabil eta bide honetan jarraituz gero lortuko dute. Aste honetan, Zaragozaren aurka baliozko puntu bat lortu zuten, zelai zaila baita hangoa eta gainera entrenatzaile berriarekin...

Azpiko postuak berdin jarraitzen dute, Xerex, gero eta egoera larriagoan, Zaragoza ea azken egunotan egindako aldaketek zerbait hobetzen duten eta Malaga, nahiz eta berdinketa lortu Sporting en aurka oraindik asko dute jeitsierako postu horietatik irteteko.

0 comentarios: