domingo, 10 de enero de 2010

Deportivok Champions-en sartzen da Osasunaren kontra

Abendutik ez zuen golik sartzen Deportivok, baina gaur, Riazor-en, Osasunaren kontra Juan Rodriguez-ek gola sartu eta garaipena eman dio talde txuriurdinari.

Partidua nahiko txarra izan da, batez ere lehenengo zatian. Bi taldeek gol aukera gutxi izan dituzte, eta jokoa txarra izan da. Baina, bigarren zatia hasi bezain laster, Juan Rodriguez erdilariak gola sartu dio Ricardori.

Baina, beste gauza txarrak izan ditu Osasunak. 66. minutuan epaileak Nekounam kanporatu du txartel gorria atera eta gero. Horren ondorioz talde nafarrak 10 jokalariekin jokatu du bigarren zatiaren erdia.

Osasunak saiatu da partidua berdintzen, baina ezinean. Azkenean partidua 1-0 amaitu da Deportivoren alde, emaitza ezinhobea talde galiziarrarentzat, Champions Leagueko postuetan sartzen delako, laugarrena da,hain zuzen ere.

0 comentarios: