domingo, 10 de enero de 2010

Puntu bat Malagan talde zurigorriarentzat

Athleticek puntu garrantzitsu bat lortu du La Rosaleda futbol zelaian, eta ez du lortu erraz, lehen momentutik asko sufritu izan du.

Malagak oso gogor hasi du norgehiagoka, eta horren ondorioz hainbat gol aukera izan ditu, baina, agerian utzi du zein posizioan dagoen, aukera guztiak huts egin dituelako.

Orduan, lehoiek aurrera joan dira, baloi luzeak Llorenteri bidaliz. Toquerok aukera garbi bat izan du lehen zatian, baina baloia zutoinera joan da.

Lehen zatia hutsean amaitu da, baina, bigarren zatiko hasieran, Weligtonek burukada bati esker gola lortu du Malagako taldearentzat. Baina, ez da oso ona izan Malagarentzat, atzera egin duelako. Orduan, talde zurigorriak hobetu jokatu izan du, eta, horri esker, aukera asko izan ditu. Munua, talde andaluziarraren atezainak bi geldiketa onak egin dizkie Llorente eta Javi Martinez-i, baina ezin izan du ezer egin Llorentek sartutako penaltyan 79. minutuan.

Azkenean partidua 1-1 amaitu da, eta ez da emaitza txarra talde zurigorriarentzat. Jada, 27 puntu ditu, eta 8. postuan dago.

0 comentarios: