domingo, 10 de enero de 2010

Villarreal 1 Almeria 1

Lilloren etorrerak ongi egin dio Almeriari eta honenbestez pixkanaka-pixkanaka beheko postuetatik ihesean dabil. Atzo Villarrealen aurka berdindu zuten arren, jokoan beste irudi bat eman zuten andaluziarrek. Egia esan Madrigal zelai zaila bada ere Almeria partidaren bila irten ziren hasieratik eta hori garesti ordaitzekotan egon ziren.

Hasieratik Villarrealek aukerak izan zituen lehen gola sartzeko baina hau ez zen iritsi 40º minuturarte, Nielmarrek Cazorlaren erdiraketa bat bururatu baitzuen ate barrura. Atsedenaldira emaitza justuarekin iritsi ziren etxekoak, aukera gehiago izan baitzituzten eta 1 eta 0koa ez baitzen zelaian ikusitakoa agertzen.

Bigarren zatian Almeriak gorago egin zuen eta aukerak izan zituen berdinketa lortzeko, baina azken jaurtiketetan huts egiten zuten. Azkenean Coronak penalti bidez, penalti argia egin zuen Villarrealeko atzelariak, lortu zuen berdinketa. Ordutik aurrera Villarreal bat gutxiorekin geratu zen Marcano kaleratu zuelako epaileak.

Bat gutxiorekin egon arren Llorentek aukerak izan zituen berriz ere markagailuan aurreratzeko baina azkenean ez zuen gola lortu.

Azkenik berdinketa Madrigalen, emaitza justoa bi taldeentzat.

0 comentarios: