martes, 5 de enero de 2010

Urrezko hiru puntuak galdu zituen Athleticek Son Moix-en




Ezin izan zen lortu garaipena lortzea Mallorkako zelaian. Oso zaila zen garaitzea, izan ere, Mallorkak partidu gehienak irabazi ditu Son Moix-en.

Partidua hasi bezain laster, Mallorkak kontrola hartu zuen, eta ez zion utzi talde zurigorriari jokatzen. Llorente bakarrik zegoen aurrean, eta horrekin ez zen espero gauza handirik.

Gainera, Aduriz-ek, Athleticen egondako jokalari donostiarra, motibazio hadia zuen, eta hori agerian geratu zen lehenengo minutuetatik.

Guzti honen ondorioz, Mallorkaren lehen gola etorri zen, Julio Alvarez-ek sartutakoa, Amorebietaren bizkarrean eman eta gero. Sorte txarra lehoientzat. Baina, hori ez zen bakarra izan, eta bigarren zatian Adurizek izugarrizko gola sartu zuen. Iraizoz-ek ezin izan zuen ezer egin, aurrelari donostiarrak oso ondo jaurti zuelako.

Azkenean partidua 2-0 amaitu zen. Honekin Mallorkak Champions-eko postuetan sartu zen, 30 puntuekin. Athleticek, berriz, 26 punturekin jarraitzen du, baina, postu bat galdu du, Getafek irabazi zuelako.

Beste partidu batean izango da.


0 comentarios: