jueves, 29 de octubre de 2009

Kronika Madrilgo Atletiko Mallorka

Pasaden larunbatean, urriak 24, Atletico de Madril eta Mallorka Vicente Calderón estadioan jokatu zuten, BBVA ligako 8. Jardunaldian.
Talde madrildarra gogor hasi zen partiduan eta hainbat abagune izan zituen lehenengo minutuetan. Gainera, zurigorriek penaltya erreklamatu zuten, Forlanen erorketa baten ondorioz, baina epaileak ez zuen hori ikusi.
Simaok arrisku asko eramaten zuen ezkerreko hegaletatik, baina ez zuten gola lortu. Orduan, Mallorkak esnatu zen eta partidaren kontrola hartu zuen lehenengo aldiz. Mario Suarezek eta Borja Balerok lan handia egin zuten zelai erdian, talde madrildarrari baloia kenduz.
Lehenengo zatiaren erdian epaileak penaltya ikusi zuen Josemiren esku baten ondorioz. Forlan joan zen bederatzi metroetara baina baloia kanpora bota zuen.
Bigarren zatian jokaldi ia berbera gertatu zen: arbitroak penalty bat eman zion madrilgo taldeari eta Forlan ez zuen huts egin. Gainera, Ramis, mallorkako jokalari ohia, kaleratu zuen penaltyagatik.
Atletiko Madril hamaikarekin jokatzen zuen bitartean Mallorkak bederatziekin. Baina, mallorkako taldeak ondo eutsi zuen eta azkeneko minutuetan Borja Valerok saria lortu zuen, berak egindako jokaldi bati esker.
1-1 amaitu zen partidua, eta amaitu ondoren taldearen kontrako kritikak berdin jarraitu zuten.

0 comentarios: