
Azken urteotan gero eta kasu gehiego ikusten ari gara ultren ekintza biolentoetaz. Atzo gertatu zen azkena, Athletik eta Austria de Vienaren arteko partidan.
Atzo euskaldunen bigarren golaren ostean (San Josek sartutakoa) Austriako taldeko ultra batzuk zelaira salto egin zuten eta partidako epaileak partida bertan behera utzi behar izan zuen. Honela beraiek hartu zuten partidaren jaun eta jabe beraien ganberradak egiten eta jokalariak beraien fisikoa arriskuan ikusita, aldageletara joan behar zuten. Gutxi gora behera 20 minutu egon ziren zelaian ultra hauek eta ondoren partidak jarraitu egin zuen.
Atzoko kasua ez da lehena eta ez da azkena izango zoritxarrez. Beste kasu bat orain dela gutxi gertatu zen, bertan milaneko Iter eta Milan taldeen arteko derbian, hainbat Interreko ultrek antzeko zerbait egin zuten zelaira saltorik egin gabe. Bertan bengalak jaurtitzen hasi ziren eta ondorioz epaileak ere partida bertan behera utzi behar izan zuen.
Tamalez zelaitik kanpo ere hainbat ekintza ez-ohiko gertatzen dira, eta hainbat zauritu ematen dira. Hauek ultra hauen probokazioekin hasten dira eta normalean beste taldeko zaleekin iskanbilak aurkitzera joaten direlako ematen dira. Tamalez ez dakite "pertsona" hauek, jendea futbolaz gozatzera joaten direla eta ez hauen antzera futbolaz bizitza ematera. Azkenaldian hauentzat ez da futbol partidarik, gerrak izaten dira hauek egokien defini ditzazkeen ekitaldiak.
viernes, 4 de diciembre de 2009
Hau futbola ote?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario