Txapeldunen ligako partida garrantzitsuenetako bat jokatu zen lehen liga honetan. Partida horretan Italiako Juventus eta Alemaniako Bayer de Munich taldeak zeuden aurrean. Partidako irabazlea hurrengo fasera sailkatzen zen eta berdinketarekin etxeko Juventus sailkatzen zen.
Hasieran faboritoa bazen ere hori zelaian erakutsi behar da. Gauzak ongi hasi ziren italiarrentzat hemeritzigarren minutuan partidako lehen gola sartuz Trezeget-en bidez, nahiz eta alemaniarrak erasora jarraitzen zuten. Italiarrek beraien lehen golarekin eta berdinketa balio zitzaienez, beraien taktika ezarri zuten "catenaggio" famatua alegia, beti defentsan gogor.
Alemaniarrak horretaz baliatu ziren lehen gola sartzeko penaltiko puntutik. Penaltiz sartu zuen alemaniarren gola Butt atezainak. (Bai bai jardunaldi honetan bi atezainek sartu dute gola, harrigarria bada ere benetazkoa da!).
Gol honekin alemaniarrak gora joan ziren eta pixkanaka-pixkanaka beraien lanak fruituak ematen hasi zen. Lehena Butt-en gola izan bazen ere ondoren Olic, Gómez eta Tymoschuck-enak izan ziren.
Honela alemaniarrak aurrera jarraitzen dute txapeldunen ligan eta italiarrak aldiz, Europa leaguera, aurten inoiz baino kalitate gehiago izango duen txapelktetara alegia.
Partida merezimendu osoz amaitu zen alemaniarren alde, benetako futbola erakutsi baitzuten eta honela merezimendu osoz sailkatu dira.
jueves, 10 de diciembre de 2009
Hil ala biziko partida alemaniarrentzat
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
7:44
Etiquetas: UEFA Champions League
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario