domingo, 20 de diciembre de 2009

Amaiera on bat 2009rentzat



Atzo Athleticentzat 2009ko azken partidua jokatu zen Osasunaren kontra. Lehoiek oso gogor hasi zuten partidua, eta horrek azkar izan zuen eragina markagailuan: lehenengo minutuan, Llorente eskuin hegaletik joan zen eta gola oparitu zion Yesteri, nork soilik baloia bultzatu behar izan zuen. Gero, 11. minutuan, Iraolak baloia areara bota, hor Llorentek hartu zuen eta jaurtiketa on bati esker atea zulatu zuen.

Partidua horrekin epaituta zegoen, eta horregatik, Athleticek seguru jokatu zuen atzean, nahiz eta aurreko jokoa ez baztertu.

Baina, Osasunak ez zuen ezertxo ere egin partiduan, eta hori baliatuz, Athleticek erraz erraz irabazi zuen. Gainera, aipatu behar da publikoak Muniaini zoriondu ziola, bere 17. urtebetetzea dela eta.

Garaipen honekin, lehoiek 6. postuan daude, Deportivoren emaitza itxaroten. Baina balantzea eginez, 2009 urte on bat izan da Athleticentzat.

0 comentarios: