
Partida zaila zeukan Aurrera ligako lehen sailkatuak, azken sailkatuaren aurka jokatzen baitzuen etxetik at. Donostiarrak beraien nagusitasuna erakutsi duten arren, larri irabazi dute partida 0-1 alegia. Gainera kontuan izan behar da donostiarrak etxetik kanpo irabazi gabe hiru jardunakdi baitoaz.
Donostiarrak ongi hasi dira, lehen unetik golaren bila. Etxekoak ere ez dira atzean geratu eta beraiek ere garaipena lortu nahi zuten azpiko postu horietatik irteteko, eta horragatik hauek ere golaren bila joan dira hasieratik.
Partida hasieratik errealak bere nagusitasuna erakutsi du baloiaren jaun eta jabe izanez. Etxekoak ere ez dira atzean geratu eta baloia zutenean beraien aukerak sortzen saiatu dira nahiz eta ez diren arriskutsuak izan Bravorentzat.
Donostiarrak lehen gola sartu du hogeigarren minutuan Labakaren eskutik kornerreko jokaldi batean eta horretaz baliatu dira partida irabazteko. Une horretatik aurrera, donostiarrak atzean sartu dira eta etxekoak aldiz aurrera egin dute, zaleei garaipena eskeini nahi baitzien. Atsedenaldira iristerakoan etxekoek hainbat aukera galdu dituzte eta barkatzen duenak garesti ordaintzen du.
Atsedenalditik bueltan, lehen zatiko azken minutuetan gertatutakoa zen nagusi zelaian, Etxekoak nagusi eta kanpotarrak atzean sartuta. Aukerak izan dituzte etxekoek berdinketa lortzeko baina zurtoina aldi batean eta besteetan Claudio Bravo izan dira etxekoei gola lortzea eragotsi diena.
Beraz esan dezakegu futbola askotan ez dela justua, batzuetan garaipena merezi duenak ez duela irabazten eta hori gertatu da gaur. Castellonek nahiz eta aukera gehiago izan dituen, atea ez du aurkitu edo Bravo izan dira Castellonek garaitu ezin izan dituenak, aurkariak garaitu ostean.
Orain alde polita lor dezakee donostiarrak lidertzan, eta Aurrera Ligan hori garrantzitsua da, gero puntuak falta baitira maila igoera lortzeko.
sábado, 12 de diciembre de 2009
4 jornada ostean, 3 puntu etxetik at
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
8:53
Etiquetas: aurrera liga
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario