Partida zaila jokatzen zuten asteartean, Olympic de Marsellaren aurka. Partida zaila zen madrildarrentzat, han jokatzea beti zaila baita. Hala eta guztiz ere Pellegrinirenak gogor irten ziren eta segituan hartu zuten aurre markagailuan Cristiano Ronaldoren falta jaurtiketa bati esker.
Hala ere, madrildarrek gehiago nahi zuten eta horregatik ez zion uko egin aurrera joatera eta honela hainbat aukera hutsegin zituzten bigarren gola sartzeko. Eta futbolean esaten den bezla, "el quien perdona, caro lo paga", esan eta hala gertatu zen, frantziarren gola iritsi zen atzelarien huts baten ostean. Lucho Gonzalez izan zen huts horretaz baliatu zen jokalaria, eta horri esker berdinketa ezarri zuen markagailuan.
Berdinketa lortu izanagaitik, madrildarrek ez zioten uko egin beraien jokoari eta aurrera joaten jarraitzen zuten garaipenaren bila joanaz. Halako batean, ezustean iritsi zen madrildarren bigarren gola Albiolen eskutik. Albiolek galdutako baloi bat sareetara bota zuen berriz ere taldeari aurre ematen.
Amaitzeko berriz ere Cristianok atzelariaren eta atezainaren arteko gaizki-ulertua baliatuz hirugarren gola sartu zuen garaipena Madrilera ekarriz.
Honela Real Madril lehen postuan sailkatu da eta Milan bigarrenean Olimpique de Marsella Europa Leaguera bidaliz.
jueves, 10 de diciembre de 2009
Real Madridek beldurra, zer da hori?
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
14:03
Etiquetas: UEFA Champions League
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario