
Denok dakigu Pep Guardiolak iaz taldea hartu zuenean, ordurarte taldeak zituen ohitura batzuk aldatu zituen eta horietako bat kanpoko partidetarako egiten diren bidaiak izan ziren. Bere iritziz egokiena egunean bertan bidaiatzea da, ostatuetako bateratzeak azkenean jokalariak famailiarengatik hurruntzea eskatzen du eta honela jokalariak ez daude % 100ean hurrengo egunean partida jokatzeko.
Gaur partida bat jokatzen dute Coruñan Deportivoren aurka. Hori dela eta goizean irten dira hegazkin batean Galizi aldera, baina arazo bat izan dute hegazkinarekin eta atzera itzuli behar izan dute. Zorionez arazoa ez da handia izan eta horregatik ordu erdian berriz ere hegazkina airean zihoan Coruñaruntz. Arazoa hegazkineko uhate bat gaizki itxita zegoela zen eta beraz hau ongi itxi eta aeroportuko hegazkin baimenaren zain geratu dira berriz aireratzeko.
Ez da lehen aldia hegazkinarekin arazoak dituztela azken hilean. Lehenengoa txapeldunen ligako partidan izan zen Kazanetik irteterakoan, hegazkineko motorrean arazo bat aurkitu eta hegazkinetik irten behar izan zuten ordu pare batez arazoa konpondu arte.
Baina gure galdera da, honelako arazo batengatik partida batetara iristen ez badira, zer gertatuko da? Beraz, Guardiolak bere ohiturarekin aurrera jarraituko du ala atzera botako du bere ohitura?
sábado, 5 de diciembre de 2009
Bartzelonaren hegaldia
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario