lunes, 21 de diciembre de 2009

Seigarrena etxean...


Pasaden larunbatean, kostata izan bazen ere Bartzelonak urteko seigarren titulua erdietsi zuen Abu Dhabi-n.

Aurrean arerio zaila ez bazen ere, Estudiantes-ekoak gogotsu irten ziren, ezer galtzeko ez zuten gisa. Argentinarrak sorpresa eman nahi zuten Bartzelonari titulua kenduz, baina azkenean Bartzelonaren nagusitasuna gailendu zen.

Partida zail jarri zen Bartzelonarentzat, hogeitahamaseigarren minutuan argentiarrak partidako lehen gola sartu baitzuten Boselliren eskutik. Argentinarrak izan zuen lehen aukera ez zuen gutzietsi eta baloia sare barrura bururatu zuen, Puyol eta Abidal-i aurre eginez, benetan gol ikusgarria.

Guardiolanarrek aurrera egin nahi zuten baina azken metrotan ez zuten aukerak aprobetxatzen eta honela zaila izaten da gola sartzea. Atsedenaldira bat eta hutsekoarekin iritsi baziren ere, Bartzelona zelaian nagusi zen, baina ez markagailuan.

Bigarren zatian, Guardiolak ere ez zuen asmatzen bere taldearekin, ezin zuten argentinarren atzealdea gainditu.
Bigarren zatian, golaren bila hainbat aldaketa egin zituen Guardiolak, baina hala ere ez zen berdinketaren gola iristen.

Partida bat eta hutsekoarekin amaituko zelakoan, han agertu zen Pedro, berdinketaren gola sartzeko partida amaitzeko hiru minutu eskas geratzen zirenean.

Partida berdinduta, luzapena jokatu behar zen partidako irabazlea nor zen jakiteko eta honenbestez Munduko kluben arteko Koparen irabazlea jakiteko.

Luzapenean Bartzelona izan zen nagusi eta Messik bularrez sartutako gola izan zen azkenean Kopa Bartzelonara ekartzeko gola.

Honenbestez, Bartzelona historiako talderik onena bilakatu da, inork gutxi lortu baititu urtean jokatzen diren 6 txapelketa ofizialeko txapelduna izatea. Bestetik Bartzelonak eskuratzen duen lehen Munduko kluben arteko Koparen, beraz beste goraipamen bat gehiago talde katalanarentzat.

0 comentarios: