Orain gutxi Ronaldinho, ACMilaneko jokalariak onartu berri du berak aurten sartu duen golik garrantzitsuena Real Madrili sartutakoa izan zela San Siron. Bere iritziz Casillas-i penaltiz sartzea ia ezinezkoa zen berarentzat, espainiarrak neurria harturik baitzeukan brasildarrari eta beraz horri txapeldunen ligako final zortzirenetara sailkatzea zegoela tartean, benetan gol ikaragarria izan zela dio.
Bestetik agerraldi publiko horretan ere onartu du aurten Bartzelonan bezala sentitzen ari dela. Gogoratu Bartzelonan egon zenean munduko jokalaririk onena izan zen baina ordutik aurrera gautxori bilakatu eta bere karrera arriskuan geratu zen. Ala ere aurten heman dioten azken aukera benetan hartu duela dirudi.
Jokalari bezala berriz ere hasi da lehengoa izaten eta baliteke hori entrenatzaile berriagatik izatea. Anceloti joan zenean, brasildar bat ekarri baitzuen Berlusconik. Brasildar hau Ronaldinhon laguna omen da eta horrek zer ikusi handia dauka. Entrenatzaile berria Leonardo da eta lan handia egin du berriz ere lehengo Ronaldinho berreskuratzen. Ea oraingo honetan ez duen hiru urte soilik aguantatzen eta urte gehiagoz gozatzeko aukera daukagun.
Goza ezazue ondoko bideo honetan Ronaldinhoren jokaldi ikusgarri batzuez:
sábado, 12 de diciembre de 2009
Egia ote ala probokazioa?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario