
Partida polita ikusi ahal izan dugu Anotara joan garenok edo eta 18 etan ETB 1 piztu dutenek. Bertan Real Sociedad donostiako taldea oso gogotsu irten da hasieratik eta hori ikusi ahal da bederatzigarren minutuan gola sartu duelako.
Real Union ere ongi hasi da aurrean baina atzean hutsune handiak utzi dituzte eta hori aprobetxatu du Nsuek Carlos Buenori lehen gola erregalatzeko. Gol horrekin atzera joan beharrean, aurrera egin dute atzean hainbat arrisku hartuz eta ongi atera zaie, atsedenaldirako hiru gol sartu dituztelako. Bi golak Jon Ansotegi atzelariak sartu ditu kornerren bidez biak. Baina atsedenaldira hiru eta hutsekoarekin iritsiko ginelakoan, hor agertu da Juan Domingez 3 eta 1ekoa sartzeko.
Atsedenalditik itzultzean, jokoa asko jeitsi da eta batez ere Real Unioneko defentsa Alcala kaleratu duenean epaileak.
Real Union hamarrekin geratu denean etorri da partidako azken gola, Nsuena alegia. Partida bertan amaitu dela esan genezakegu, irundarrak ez baitziren gora iristeko gai. Azkenik 4 eta 1ekoarekin amaitu da partida, donostiarren alde.
Emaitza gehiegizkoa izan dela esan dezakegu, irundarrak ongi aritu direlako baina futbolean barkatzen duenak garesti ordaindu ohi du eta gaur hori gertatu da. Zaleak ere oso ongi aritu dira, gizalegez, beste taldeari animatzen eta batez ere bere taldeari. Nabari izan da irundarrak gogotsu etorri direla berrogei urte baina gehiago pasa baitziren azken Real Sociedad Real Unionetik.
sábado, 5 de diciembre de 2009
Gipuzkoako derbia donostiarrentzat
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
12:15
Etiquetas: aurrera liga
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario