lunes, 7 de diciembre de 2009

Comunio jolasa



Comunio Interneten dabilen futbolezko online jolasa da. Bertan, manager bezala jardun behar dugu, jokalariak fitxatuz eta salduz. Hainbat txapelketako Comunioak daude, baina gu BBVA ligakoan zentratuko gara.

Hasieran, jolas honetan 15 jokalariekin eta 20 milioi eurorekin hasten da, ala jokalaririk gabe eta 40 milioi eurorekin. Jokalariek astero puntuazioak izaten dituzte, jolastu duten partiduaren arabera. Ondo jolastekotan ona izango da, baina, txarra izatekotan puntuazio txarra jasoko du.

Puntuazioak AS egunkaritik hartzen dira, haiek jarritako "piken" arabera. Orain puntuazio sistema azalduko dut:

Marratxoa: -2
Pika 1: 2
2 Pika: 6
3 pika: 10
4 pika: 14
S.C. : komentariorik gabe (0)

Gola sartzekotan, puntuak jokalariaren posizioaren arabera ematen dira:

Atezaina: 6 (gehi ateratako pikak)
Atzelaria: 5 (gehi ateratako pikak)
Erdilaria: 4 (gehi ateratako pikak)
Aurrelaria: 3 (gehi ateratako pikak)
Penaltya sartzekotan: 3 (jokalariaren posizioa ez da kontuan hartzen penaltyetan)

Gainera, jokalari batek kanporatua izaten bada, puntu negatiboak izango ditu:

Txartel gorria: -6
Bi txartel horiak: -3

Puntuazio hauek akumulableak dira, hau da: Atzelari batek 2 pika atera ditu, horrez gain, gola sartu du, baina, zoritxarrrez, epaileak txartel gorria atera dio. Orduan hau izango da bere puntuazioa: 6 (2 pika)+ 5 (atzelariaren gola) -6 (txartel gorria) = 5 puntu izango ditu jokalari horrek.

Jokuaren helburua da puntu gehien ateratzea, eta hau nahiko dibertigarria izaten ohi da, batez ere, futbola ikustean, nolabaiteko pikea egoten delako lagunekin. Joku honetan interesatuta bazaude, hemen sartu behar zara liga bat sortzeko:

www.comunio.es

Hemendik aurrera, astelehen guztietan jardunaldiko puntuazioak jarriko ditugu, jokoarentzako lagungarri izateko.

0 comentarios: