domingo, 13 de diciembre de 2009

Urteko azken partidan...garaipena



Asko kostatu zitzaion arren, Bartzelonak beste garaipen berri bat erdietsi zuen, oraingoan Espanyol-en aurka. Bartzelonako derbiarekin amaitu dute urtea ligan Guardiolanarrek. Derbi guztiak izaten dira gogorrak baina atzokoa izugarria izan zen, Pochetinok bere taldeari ideiak ongi eman baitzizkion eta hauek oso ongi aritu baitziren.

Partida ongi hasi zuten zuri-urdinak, baina hainbat aukera ez zituzten aprobetxatu eta horrek gero ondorio latzak izaten ditu.

Hasieratik bartzelonak zeukan baloiaren jabetza, baina aukerarik argienak txuri-urdinek izan zituzten, Verdu eta Luis Garciaren eskutik. Lehen zatia aurrera zioan eta bapatean epaileak penaltia pitatu zuen Bartzelonaren alde.

Irudietan ez zen ongi ikusi zuzenean ea penaltia zen ala ez, baina oraingo bideo honek ongi erakusten du penaltia izan zela:



Penalti horren bidez sartu zuen partidako gol bakarra Bartzelonak eta horri esker hiru puntu eskuratu zituzten urteko ligako azken partidan.

Bigarren zatia berdin garatu zen, Batzelonak baloi jabetza zuen baina zuri-urdinak izan zituzten aukera garbienak.

0 comentarios: