domingo, 13 de diciembre de 2009

Partida oso polita ikusleentzat, baina ez zaleentzat



Partida ikusgarria benetan Mestallan jokatutakoa, Balentzia eta Real Madrilen artean. Lehen zatian, bi taldeek aurrera egiten zuten arren, ezin zuten azken metroetan ongi aukeratzen eta horregatik ez zen golik egon lehen zatian.
Lehen zatiko berririk esanguratsuena lehen aipatutako Peperen lesioa izan zen, benetan berri txarra Madrildarrentzat.

Bigarren zatian aldiz, aurrelariak fin aritu ziren eta golak sartzen hasi ziren. Lehena Higuain Argentinarrak egin zuen Madrildarrentzat, Benzemaren jokaldi on baten ostean. Hala ere, etxekoak ez ziren kikildu eta aurrera joaten jarraitzen zuten golaren bila. Halako batean, Villak Casillasen huts bat baliatu zuen berdinketaren gola sartzeko.

Une horretan partida oso irekia zegoen, edonork sartu zezakeelako gola. Baina honelako uneetan hain azkarra den aurrelariak Balentziarren atzealdeko jokalarien huts batetaz baliatu zen berriz ere bere taldea aurretik jartzeko.

Berriz ere golpe handia jaso zuten etxekoek, beste gol bat. Hala ere lehen bezala aurrera joan ziren eta Joaquinek jasotako baloia sareetara bultzatu zuen berriz ere berdinketa ezarriz markagailuan. Partida berriz ere berdindurik, jokoa oso ikusgarria eta azkenik Madrildarrek hirugarrena sartu zuten partida amaitutzat jarriz.

Hirugarren gol hori Garay-ek lortu zuen txiripaz, baloiak bere buruan jo eta barrura joan baitzen.

Partida amaiera Madrildarrak pozik hartu zuten, nahiz eta bi jokalari falta ziren (Cristiano eta Kaka) partida aurrera atera baitzuten, horren zelai zail batean.

0 comentarios: