miércoles, 16 de diciembre de 2009

Seigarrenetik urrats bat gertuago...



Gaur Bartzelonak finalerdietan irabazi egin dio Atlante taldeari eta honenbestez larunbatean Mundial De Clubes-eko finala jokatuko du Estudiantes-en aurka.

Bartzelona 3, Atlante 1 izan bada ere emaitza, partida uste baino zailago izan da. Mexikarrak gogotsu hasi dira partidan, galtzeko ezer ez baitzuten eta aldiz asko irabazteko. Horregatik lehen hiru minutuetan iadanik aurre hartu dute markagailuan nahiz eta Bartzelona zen baloiaren jaun eta jabe.

Gauzak oker jarri badira ere Bartzelona ez da kikildu eta aurrera egiten jarraitzen zuen. Bere jokoari uko egin ez diolako, etorri da hainbeste itxaroten zuten gola, 34. minutuan Sergio Buskets-en eskutik. Honek sekulako poza ekarri dio taldeari eta oraindik eta gorago joaten hasi da.

Atsedenaldira berdinketarekin iritsi dira eta ondoren ez da aldaketarik egon, bigarren zatia hasi eta segituan egin baititu aldaketak, 53. minutuan Messi eta Pique sartuz.

Minutu bat beranduago, Messik taldearen bigarren gola sartu du eta orduan bai, taldeak beregan sinestu eta irabaztera joan da. Azkenik 66. minutuan amaitu du partida Pedrok gol historikoa sartuz eta 3 eta 1ekoa ezarriz.

Finala larunbatean izango da Estudiantesen aurka, ea zer egiten duten.

Pedroren gol historikoa:

0 comentarios: