domingo, 6 de diciembre de 2009

Aurtengo Urrezko Baloia Deportivori irabazi zion


Messik izan zen partiduko jokalaririk onena, 2 golekin.

Partidua oso bizi hasi zuen talde katalanarrak, Messiren jokaldi askori esker. Abaguneak etortzen ziren, baina ez zen gola sartzen Messik areatik jaurtiketa on bat egin zuen arte. Messiren lehenengo gola zen partidu horretan, baina ez zen izan azkena.

Adrian Gonzalezek, Deportivoko jokalariak berdinketa jarri zuen markagailuan, baina ez zen ezertarako balio. Messik Pedroren pase on baten ondorioz bigarrena sartu eta argi utzi zuen nor zen aurtengo Urrezko Baloia.

Azken minutuetan Ibrahimovicek hirugarrena sartu zuen, eta dagoeneko 10 gol darama, Messik baino gol bat gehiago.

Azkenean partidua 1-3 amaitu zen, eta emaitza honekin liderra jarraitzen du

0 comentarios: