domingo, 6 de diciembre de 2009

Mallorkak bere tokia du nagusien artean



Mallorkak argi utzi du gaur txapelketa on bat egin nahi duela, Zaragozari 4-1 irabazi eta gero.

Mallorkak bizi-bizi hasi du partidua, eta Adurizek bi alditan jarri da Lopez Vallejo atezainaren aurrean, baina bietan huts egin du. Baina, Zaragozak partiduaren kontrola hartu duen momentu berean, jokalari euskaldunak ez du huts egin, eta azkenean gola sartu du.

Atsedenaldia eta gero, partidua nahiko flojo hasi da, baina, Adurizek, berriz, Borja Valeroren pase on baten ondorioz bigarrena sartu du. Mallorkak partiduaren kontrola du, eta Zaragozak opari asko ematen ditu bere atean. Orduan, hirugarrena ailegatu da, Mario Suarezek sartutakoa.

Talde aragoitarraren beste huts baten ondorioz Keitak laugarrena sartu du, partidua jada epaituta zegoen. Azken minutuetan, Ander Herrera jokalari euskaldunak Zaragozaren gola lortu du, baina ez zegoen denbora gehiagorako.

Azkenean partidua 4-1 amaitu da eta emaitza honekin Mallorkak europako postuetan sartu da.

0 comentarios: