domingo, 13 de diciembre de 2009

Sevillak hirugarren postua berreskuratu du El Molinonen


Sevillak 0-1 irabazi du Sportingen zelaian, duela gutxi amaitu den partidu gogorran. Ez da ikusi futbol onik, baina talde andaluziarrak lehenengo minutuetan jokaldi onak egin ditu hala ere.

Hori dela eta, lehenengo mintuetan Kanoutek partiduko gol bakarra sartu du, Jesus Navasen jokaldi on bati esker. Bazirudien Sevillak oso ondo jokatzen jarraituko zuela, baina ez da izan horrela. Gainera, Adrianok, Sevillako jokalari ohiak, zelaitik atera behar izan du lesionatuta.

Atsedenaldira ailegatu dira, baina bogarren zatia hasi ostean ez dira aldatu gauzak, eta partidua nahiko aspergarria izan da. Azken minutuetara arte Sportingek ez da esnatu, baina azkenean ez dute lortu ezer.

Emaitza honekin Sevillak hirugarren postua berreskuratu du, lehen Valentzia zegoen lekua. Bestalde, Sportingek 20 puntuekin jarraituko du beste jardunaldi bat, baina, dagoeneko, 6 puntutara dauka Europa League.

0 comentarios: